BIZIRAUTEKO ARKITEKTURAK (Angel Marcos)

Pamplona/Iruña 2024(e)ko otsailaren 16(e)tik 2024(e)ko apirilaren 28(e)ra
  • BIZIRAUTEKO ARKITEKTURAK (Angel Marcos)

ZIUDADELAKO ARMA-ARETOKO 1. SOLAIRUA. OTSAILAREN 16TIK APIRILAREN 28RA. ANGEL MARCOS. ÁNGEL MARCOSBIZIRAUTEKO ARKITEKTURAK

Ángel Marcos valladolidtarrak Iruñeko Ziudadelan aurkeztu du Bizirauteko arkitekturak lana. Argazki-erakusketa hori irudien eta instalazioen bidez arkitektura, etxebizitza eta etxe kontzeptuei buruz, eta horiek bizirauteko sormenarekin duten harremanari buruz hausnartzeko bidaia bisual gisa sortu du, munduko hainbat toki zeharkatu ondoren. Erakusketa Arma Aretoan bisitatzen ahalko da apirilaren 28ra arte.  

Erakusketa arkitektura-prekarietatearen testigantza bisuala izateaz gain, izaera eszenografikoa ematen dio erakusketari eta anekdotikoa dena ezabatzen du, memoriari dei egiteko. Artistaren begirada horrek gizakiak muturreko erronketan duen erresilientziaren lekuko egiten gaitu, etxe baten beharra biziraupenaren sormenezko adierazpen bihurtuz. 

Bizirauteko arkitekturak erakusketak munduko leku ezberdinetako eraikuntzen ikuspegi aniztasuna aztertzera gonbidatzen ditu ikusleak, Latinoamerikako faveletatik hasi eta Afrikako eta Asiako kokaleku informaletaraino. Paisaia da protagonista nagusia, bidaiaren ideiari eta zeharkatutako lurraldearekin duen elkarrizketari lotuta, eta pertsonak, agertzekotan, bigarren plano diskretu batera igarotzen dira.

Ángel Markosendako irudien kokapena eta esanahia lehentasunezkoak dira egungoa bezalako informazio globaleko testuinguru batean. Horregatik, ikusleak egunerokotasunaren aurrean jartzen ditu, euren izaerari buruz, hiriaren eta parte garen gizartearen konfigurazioari buruz hausnartzera eramaten ditu, baliabiderik ezarekin lotutako erronkei eta aukerei buruzko funtsezko galderak eginez. 

‘Ez-leku’ kontzeptua
Artistak trantsizio-lekuetara eramaten gaitu, Marc Augé antropologoak sortutako “ez-leku” kontzeptua ekartzeko, eta hor bilatzen du hirien benetako irudia, eta ez postalek edo masa-turismoak erakusten duten bertsio edulkoratua. Hala, errealitate global horiekiko loturari buruzko hausnarketa egiten da, eta erronka jotzen digu arkitektura eraldaketa sozialerako eta munduaren aldaketa positiborako tresna nola bihur daitekeen hausnar dezagun.

Ángel Marcos Medina del Campon jaio zen 1955ean. Bere lanetan, gai sozial, ekonomiko eta historikoekiko sentsibilitate sakona dago, besteak beste, boterearekiko, zaurgarritasunarekiko, bazterkeriarekiko edo emigrazioarekiko, eta gai horiek ingurune naturaletan eta hirigunean duten eraginarekiko. Besteak beste, Pontevedrako RAC fundazioan, Madrilgo Lorategi Botanikoan eta La Habanako Arte Ederretako Museo Nazionalean (Kuba) ikusgai egon ondoren heldu da erakusketa Iruñera. 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko otsailaren 16(e)tik 2024(e)ko apirilaren 28(e)ra
  • OrdutegiaAst. - Lar. 11:30-13:30 /18:00-20:30 Ig. eta jaiegunak 11:30-13:30
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Ziudadela

Non