"KOMIKIA. Euskal komikia 1975etik"

Basauri 2024(e)ko apirilaren 23(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 24(e)ra
  • "KOMIKIA. Euskal komikia 1975etik"

Erakusketa honek, Foru Aldundiak antolatuta eta Kike Infamek eta Mikel Begoñak komisariatua, orain arte euskal komikiaren azkenaldiko historiari buruz egindako ibilbiderik osoena proposatzen digu. Argitaletxeak, aldizkariak eta, batez ere, egileak uztartzen dira gure bineten munduan barrena egindako bidaia magiko honetan.

Komikia, lehenik eta behin, euskal komikiaren 1975etik gaur egun arteko historiaren unerik garrantzitsuenak ezagutzeko jaio da eta, bigarrenik, horiek erakusteko.

Komikiaren mundua aldatu eta berritu egin da, bizi den gizartera egokitzeko. Bederatzigarren artearen bilakaera oso lotuta dago formatuekin eta publikoaren erantzunarekin.

Oso urrun geratzen dira haur-komikia herritar askok kontsumitutako masa-euskarri bat zen garaiak. Hala eta guztiz ere, adierazpen-bide honekiko interesa ahultzetik urrun dago; horizonte berritzaileak ditu eta binetetan irakurtzearen plazera ezagutzen duen edo berrartzen duen publiko berri batengana hurbiltzea bilatzen du.

Gaur egun, euskal komikia etorkizunera baikortasunez begiratzea ahalbidetzen diguten zenbait oinarritan eusten da. Batetik, Astiberrik jarraitzen du nazio mailan zein nazioarteko mailan artistentzako erreferente bat den proiektua indartzen eta, horrela, lortu du euskal komikia munduan kokatzea. Bestetik, Xabiroik belaunaldi berri batek Euskadin eta euskaraz egindako komikia irakurtzea ahalbidetzen du, etorkizunerako irakurle-harrobi berria sortuz. TMEOk, 30 urteko historiaren ostean, gobernaezin jarraitzen du, gure gizartea gorriaraziz eta gure komikiak beti harrotasunez erakutsi duen izaera kritikoa mantenduz.

Erakusketa honetan, denboran zehar, egungo ilusiozko itxaropenetara heltzea ahalbidetu duten asmo guztiak ezagutu eta integratu nahi ditugu.

Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiaren herriz herriko erakusketen IBILTARI programaren parte da.

basauri.eus/

Laburrean

Non