Golden Apple Quartet: "Vamos que nos vamos"

Zalla 2024(e)ko Maiatzak 16
  • Golden Apple Quartet: "Vamos que nos vamos"

Golden Apple Quartet laukoteak ikuskizun musikal umoretsua dakar Social Antzokira: “Vamos que nos vamos”. Golden Apple Quartet laukotearen atzean lau izen daude: Loyola Garmendia, Eduardo Errondosoro, Manuel Romano eta Enrique Otxoa. Taldea 1986an sortu zen lagun baten ezkontzan. Zeremonian, argizarien argi goxoaz inguratuta zeudela, lau ahotsek bat egin zuten, eta betirako elkar maiteko zutela zin egin zuten. Ibilbide musikala gospel edo espiritual beltzekin hasi zuten, baina gaur egun ikusle guztientzako errepertorio zabala dute. Ahots laukotearen ikuskizun koloretsuetan musika bezain garrantzitsua da umorea.

  • Egilea: Golden Apple Quartet
  • Interpretatzaileak: Eduardo Errondosoro, Loyola Garmendia, Manu Romano, Kike Ochoa.

 


Laburrean

Non