Laburbira 2024 (Zizur Nagusia)

Zizur Mayor/Zizur Nagusia 2024(e)ko Maiatzak 8
  • Laburbira 2024 (Zizur Nagusia)

2024ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 35 herritan egingo du geldiunea bere XXI.edizioan.  

LABURBIRA, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta aurten bere 21.edizioa beteko du. 2 helburu nagusi ditu LABURBIRAK: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileoi zuen lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.

Aurtengo ediziora 22 lan aurkeztu dira eta horietarik, 8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 87 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak.

Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:

Laburbira 2024: egutegia


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 8
  • Ordutegia18:00
  • LekuaGarrazta Elkartea
    Zizur Mayor/Zizur Nagusia
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non