Zabaliburu 2024 - Irakurketaren jaialdia, Zabalganako auzoan

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko apirilaren 15(e)tik 2024(e)ko apirilaren 21(e)ra
  • Zabaliburu 2024 - Irakurketaren jaialdia, Zabalganako auzoan

Zabaliburuko hirugarren edizioak, Zabalgana auzoan liburuak eta irakurketa protagonista dituen jaialdiak irakurketara lotzen gaituen hari gorri batekin dator.

Proiektu hau Rocio Márquez auzoko bizilagunak prestatzen du, eta hari gorriarekin lotzen ditu Zabalgana Institutua, Kaleko Hezkuntza Programako neska-mutilak; Uzanza, Pepitas de Calabaza, Xarpa Books eta Foscanetworks argitaletxeak; CASO 45, Elkar, Omega, Astrolibros eta Liburutopia liburu-dendak; People Akademia, Casal Catalá Araba eta azkenik, Zabalganeko gizarte etxea eta bere liburutegiak egoitza gisa.

Jaialdia apirilaren 15ean, astelehenean hasi eta 20an, larunbata, amaituko da Liburu Azokarekin, gizarte etxeko plazan egingo dugunarekin. Hauek dira jarduerak:

Tirando del hilo de las imágenes: las estrategias visuales del poder femenino medieval

Hitzaldi hau Isabel Mellén historialari eta filosofoarekin izango da, Erdi Aroko hainbat emakumerengana eramango gaituzten irudiei buruz jardungo da. Jarduera gaztelaniaz izango da.

Apirilak 16, asteartea, 18:00etatik 19:30etara liburutegian.

Sarrera doan, lekua bete arte.

Conoce bien los mangas

ComiCuentroren beste topaketa ireki bat mangen inguruan, haien jatorria, nola irakurtzen diren, ezinbesteko egileak, Komikiteka ... ezagutzeko aukera paregabea gaztetxoentzat. 10 urtetik aurrera. Jarduera gaztelaniaz izango da.

Apirilaren 17an, asteazkena, 17:00etatik 18:00etara, haur eta gazte liburutegian.Sarrera doan, lekua bete arte.

Barruan gaude liburuaren aurkezpen-festa

Mitxel Elortza auzoko bizilaguna da Barruan gaude liburuaren egilea da Nekane Suso ilustratzailearekin batera. Heriotzaren eta doluaren gaia jorratzen duen liburua Portu dute irakurle txikientzat. Aurkezpenak zuzeneko musika, proiekzioa, ahozko narrazioa eta opari bat izango ditu

Apirilaren 18an, osteguna, 18:00etatik 19:00etara, haur eta gazte liburutegian.Sarrera doan, lekua bete arte.LIBURU AZOKAHiriko hainbat liburudendek Caso 45, Liburutopia, Astrolibros, Omega eta Elkar-ek liburuak jarriko dituzte salmentan, eta Foscanetworks, Pepitas Editorial, Usanza, Xarpa Books argitaletxeek euren liburak ekarriko dituzte. Aldi berean liburen truekea eta orri-markatzaileen lantegia ere izango da. argitaletxeetako liburuen jaia. Casal Catalá Arabaren bisita ere izango dugu liburuaren eguna ospatzeko asmoz.

12:00ean Arantza Corderok "Hari gorriaren kondaira" eskainiko digu.13:00ean "Storyteller" ingelesez People Akademiarekin.

Liburu azoka apirilak 22, larunbatean, 10:00etatik 15:00etara, gizarte etxeko plazan izango da.

Hariari jarraituz-Segi hariari "erakusketaZabalgana Institutuko ikasleek istorio bat sortu dute esaldiz-esaldi idatzita elkarlanean. Emaitza aste osoan zehar ikusgai egongo da erakusketa aretoan.

Liburu harrigarriak liburutegianIrakurgai sorpresa batzuk dituzu zai helduen liburutegian.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko apirilaren 15(e)tik 2024(e)ko apirilaren 21(e)ra
  • Ordutegia08:00 - 21:30
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaElebietan

Non