Zinemateka Azkuna Zentroa: "Aral, el mar perdido" + "Marea Blanca" + "Un corazón roto no es como un jarrón roto o un florero" + "No es tan fría Siberia"

Bilbao 2024(e)ko Maiatzak 23
  • Zinemateka Azkuna Zentroa: "Aral, el mar perdido" + "Marea Blanca" + "Un corazón roto no es como un jarrón roto o un florero" + "No es tan fría Siberia"
  • Zinemateka Azkuna Zentroa: "Aral, el mar perdido" + "Marea Blanca" + "Un corazón roto no es como un jarrón roto o un florero" + "No es tan fría Siberia"
  • Zinemateka Azkuna Zentroa: "Aral, el mar perdido" + "Marea Blanca" + "Un corazón roto no es como un jarrón roto o un florero" + "No es tan fría Siberia"
  • Zinemateka Azkuna Zentroa: "Aral, el mar perdido" + "Marea Blanca" + "Un corazón roto no es como un jarrón roto o un florero" + "No es tan fría Siberia"

Isabel Coixet-en omenezko Zinemateka zikloaren barruan.

  • Aral, el mar perdido (2010) | Dokumentala 25’

We Are Water fundazioarentzat ekoitzitako dokumentala, Asia Erdialdeko Aral itsasoan izandako hondamendi ekologikoari buruzkoa. Aral, duela 50 urte eskas, munduko laugarren lakurik handiena zen, 66.000 kilometro karraturekin. Gaur egun, basamortu zabal bat da, hondarretan hondartutako itsasontzien eskeletoak dituena. Coixet eta bere taldea Uzbekistango paisaia idorretara joan ziren, itsasoa desagertzearen ondorioak dokumentatzeko eta artean hura gogoan zuten pertsonen testigantzak jasotzeko.

Off-eko ahotsa Ben Kingsleyrena da. Aktorea zuzendariarekin lan egina zen lehenago Elegy (2008) filmean, eta urte batzuk geroago berriz lan egin zuen Aprendiendo en conducir (2014) filmean. Tim Robbinsek kantu original bat konposatu eta interpretatu zuen soinu-bandarako.

  • Marea blanca (2012) | Dokumentala 30

2002an, 300.000 lagunek baino gehiagok dena alde batera utzi zuten lan gogor eta esker txarreko bati ekiteko: Prestige petrolio-ontzia hondoratzean Galiziako itsasertzera iritsitako isuri toxikoak beren eskuekin biltzeko. Dokumentalak boluntarioen hausnarketak jasotzen ditu, esaterako, Rustan Iembergenovenak. Kazakhstandar honek milaka kilometro egin zituen laguntza emateko, beharbada aitaren jarraibideak akuilatuta, Txernobylgo istripuaren ondoren aitak bere bizitza arriskatu baitzuen garbitze-lanetan arituta.

Dokumentalean Anton Reixa idazle, musikari, poeta, gidoilari, ekoizle eta zinema-zuzendariak parte hartzen du, Mar de mans poema errezitatuz. Bere off-eko ahotsa da agertzen diren istorio guztiak ehuntzen dituen haria.

  • Un corazón roto no es como un jarrón roto o un florero (2016) | Film laburra 11’

Nola konponduko du kardiologo aditu batek bere bihotz hautsia porrot sentimental baten ondoren? Sintomak argi ditu: lehenik, bularrezurreko mina, eta gero garunean iltzatutako obsesioa, azken hitzorduak errepasatuz. Behin diagnostikoa eginda, izango al du konfiantzarik aurki sendatuko delakoan? Agian bere ospitalean lan egiten duen energia-kudeatzailea gai izango da bere bihotz hautsia suspertzeko.

Film labur honen soinu-banda Remate musikariarena da. Zuzendariak bere “Marica, drogadicto” kantuaren bideoklipa ere filmatu zuen.

  • No es tan fría Siberia (2016) | Film laburra 20’

Zer dela-eta oparituko dizkio norbaitek bere oroitzapen guztiak ezezagun bati? Film labur honek emakumezko zinema-zuzendari baten bidaia kontatzen du. Leku urrun batean egiten den zinema-jaialdi berri bateko epaimahaikide izango da. Amets bitxi batzuek eta topaketa are bitxiago batek bide emango diote bilaketa bati, memoriarekin eta egungo gizartean alde intimoaren gehiegizko esposizioarekin zerikusia duten gaiei erantzuna eman nahian.

Coixetek Siberiako Zinemaldira egindako bisitaren ondorioz egin zuen dokumental hau. Berlinalen estreinatu zuten, ezohiko pieza da bere filmografian, eta errealizadorea arduratu zen prozesu guztiaz, sorkuntzatik hasi eta muntaketaraino.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Isabel Coixet.
Gidoia: Isabel Coixet.


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 23
  • Ordutegia19:30
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa4 / 5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non