Zinemateka Azkuna Zentroa: "Nadie quiere la noche"

Bilbao 2024(e)ko Maiatzak 23
  • Zinemateka Azkuna Zentroa: "Nadie quiere la noche"

Isabel Coixet-en omenezko Zinemateka zikloaren barruan.

  • Nadie quiere la noche (2015)

Groenlandia, 1908. Josephine Peary emakume aberats eta kultuak espedizio bati ekin dio Ipar Polora, senarra duen Robert Peary esploratzailearekin elkartzeko.

Bidaian emakume eskimal xume batekin egin du topo, Allakarekin. Haien artean desberdintasun kultural eta pertsonal ugari izan arren, biek bat egin beharko dute bizirik iraun ahal izateko Artikoko tundrako baldintza klimatiko gogorretan.

Juliette Binochek antzezten du Josephine Cecilia Diebitsch Peary esploratzaile estatubatuarraren papera, Artikora espedizio bat egin zuen lehen emakumearena. Pearyk deskubritu zuen Groenlandia uharte bat zela, eta ez penintsula bat, ordura arte uste zen bezala.

4 Goya Sari: Soinu-banda, Produkzio zuzendaritza, Jantzi eta Ile-apainketarik onena.

Fitxa Teknikoa

Zuzendaritza: Isabel Coixet.
Antzezleak: Gabriel Byrne, Juliette Binoche, Rinko Kikuchi, Orto Ignatiussen.
Gidoia: Miguel Barros.
Generoa: fikzioa.

Gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin


Laburrean

Non