Isabel Coixet-en omenezko Zinemateka zikloaren barruan.
Bartzelona, 2017. Bikote bat berriz elkartuko da, elkar ikusi gabe bost urte igaro eta haien bizitzan zailtasunak izan ondoren.
Iraganak jada garrantzirik ez duela uste dutenean, itzuli egiten da bat-batean. Itxi gabeko zauriek beti diraute irekita.
Isabel Coixetek nahi izan zuen ikusleek filma ikustea argumentuaz kontu gehiegi jakin gabe. Horregatik, filmaren kartelak eta trailerrek ez dute argitzen Candela Peña eta Javier Camara protagonista dituen istorioa.
Fitxa Teknikoa
Zuzendaritza: Isabel Coixet.
Antzezleak: Candela Peña eta Javier Cámara.
Gidoia: Isabel Coixet.
Generoa: Fikzioa.