DNA 2024: "ITAK - EMILIE CAMACHO" (Esperimentazio-Laborategia Irekitzea)

Tafalla 2024(e)ko Apirilak 22
  • DNA 2024: "ITAK - EMILIE CAMACHO" (Esperimentazio-Laborategia Irekitzea)
    Beñat Gereka

DNA 2024 jaialdiaren barruan

Esperimentazio-Laborategia Irekitzea

Nafarroako museoak eta Centro cultural Tafalla Kulturgunea etxeak Akitania Berriko Emilie Camacho artistaren egonaldiaren zabaltze saioa jasoko dute. Artista horrek Penelope pertsonaia mitologikoaren azterketa koreografikoa eginen du. Emilie Camacho hautatu dute ATALAK sarearen 2024ko esperimentazio egonaldirako. ITAK izeneko laborategia Penelope figuraren hermeneutikan murgiltzen da, eta mugimendu dantzatuaren poetika aztertzen du, diziplinaz gaindiko fusio baten bidez. Laborategian zehar, Camachok Dantzaz elkarteko interpreteekin partekatuko du bere ikerketa. Horri esker, kontzientzia osoz eta inprobisazio indibidualeko teknikak erabiliz jardun ahalko dute, eta, beraz, energia autoktonoa bereganatuko dute, publikoa inplikatzeko eta hizkuntza garaikidea sortzeko.


Laburrean

Non