Zinemateka Azkuna Zentroa: "Nieva en Benidorm"

Bilbao 2024(e)ko Ekainak 4
  • Zinemateka Azkuna Zentroa: "Nieva en Benidorm"

Isabel Coixet-en omenezko Zinemateka zikloaren barruan.

  • Nieva en Benidorm (2020)

Peter Riordan gizon bakartia, maniatikoa eta metodikoa da, fenomeno meteorologikoekin obsesionatua.

Peter Riordan gizon bakartia, maniatikoa eta metodikoa da, fenomeno meteorologikoekin obsesionatua. Bizitza osoan Manchesterreko bankuan lanean aritu ondoren erretiro aurreratua ematen diotenean, Benidormen bizi den Daniel anaia bisitatzea erabakitzen du. Hirira iristean, jakingo du anaia desagertua dela eta kabaret baten jabea zela. Bertan Alex aritzen da lanean, emakume misteriotsu bat, lilura handia sortzen diona. Peter eta Alexek ahalegina egingo dute Danielen gorabeheren berri izateko polizia baten laguntzarekin. Polizia zeharo obsesionatuta dago Sylvia Plath-ekin, 1950eko hamarkadan Benidormen egon zelako.

Egia esan, Sylvia Plath idazlea da Benidorm hiriarekin gutxien lotuko genukeen pertsonaia. Hala ere, bere oharren eta marrazkien argitan, erakarpena zuen 1950eko hamarkadan deskubritu zuen hiri honekiko. Hil ondoren Pulitzer saria jaso zuen bere poesia-lanagatik.

Fitxa Teknikoa

Zuzendaritza: Isabel Coixet.
Antzezleak: Timothy Spall, Sarita Choudhury, Pedro Casablanc, Carmen Machi, Ana Torrent.
Gidoia: Isabel Coixet
Generoa: Fikzioa.


Laburrean

Non