Zinemateka Azkuna Zentroa: "The bookshop (La Librería)"

Bilbao 2024(e)ko Ekainak 4
  • Zinemateka Azkuna Zentroa: "The bookshop (La Librería)"

Isabel Coixet-en omenezko Zinemateka zikloaren barruan.

  • The bookshop (La Librería) (2017)

1959ko Ingalaterrako herri txiki batean, emakume gazte batek erabaki du ingurumari horretan inoiz izan den lehen liburu-denda irekitzea, auzokideen aurkakotasun hezi baina gupidagabearen aurka.

Filma Portaferryn filmatua da, Ipar Irlandako Down Konderriko herrian, eta Bartzelonan, Badalonan eta Argentinan ere bai. Off-eko ahotsa Julie Christierena da, zuzendariak harengan eragina izan duen zinemari egindako keinu gisa. Ray Bradburyren Farenheit 451 eleberriaz François Truffautek egin zuen egokitzapenaren protagonista izan zen Christie.

Fitxa Teknikoa

Zuzendaritza: Isabel Coixet.
Antzezleak: Emily Mortimer, Patricia Clarkson, Bill Nighy.
Gidoia: Isabel Coixet.
Nobela: Penelope Fitzgerald.
Generoa: Fikzioa.

Gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin.


Laburrean

Non