"Welcome & Sorry"

Galdakao 2024(e)ko Apirilak 20
  • "Welcome & Sorry"

Teloia irekitzen da. To be or not to be! Horraino dena ondo. Antzerkiaren bi maitalek Hamlet antzeztuko dute, jatorrizkoarekiko leialtasun osoz.

Dozena bat artista eta teknikariren lana egin behar izatea, Shakespeareren hizkuntzan irudikatzea, talenturik eta trebetasunik ez izatea ez dira eragozpen izango. Edo bai? Williamek burua altxatuko balu… agian ez litzateke harro egongo, baina behintzat barre egingo luke.

Welcome & Sorry kaleko antzerki-ikuskizuna da, klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik antzerki-lanbidea erakusten duena. Keinu bidezko Clown-komedia, publiko guztientzat.

 

galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaGANSO&Cia
  • Data 2024(e)ko Apirilak 20
  • Ordutegia18:00
  • LekuaSanti Brouard plaza. Euria bada, Urreta eskola
    Galdakao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non