Modus operandi

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko abuztuaren 5(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 6(e)ra
  • Modus operandi

Modus operandi taldea Iñaki Ortiz de Villalba kantariak sortu zuen gordeta zituen kantuei irtenbidea emateko. Jai giroko ska, rock, pop eta hainbat erritmo elkartu ditu Modus Operandi taldeak.

Atzo/Gaur, Modus Operandi taldearen hirugarren diskoak iragana eta oraina batu ditu erakusteko entzuleari etorkizun laburrean taldeak izango duen itxura musikala. Bost talde esanguratsu aukeratu dira, baina ez zaie bost horiei bakarrik egiten omenaldia.

Taldeak irekian pentsatu du, ate irekien jardunaldia izango balitz bezala, eta Euskal Herriko musikaren berrikuspena egin du. Ez ditu, soil-soilik, bertsioak egin, moldaketa irekiak egitera ausartu da.

Hauek dira Atzo/Gaur diskoak dituen laguntzaileak: Aiora Renteria (Laztana, Latzen), Afrika Bibang (Mañana será igual, Barricada), Dánae (Oreka, Berri Txarrak), Dupla Taldea (Ellos dicen mierda, La Polla Records), Janus Lester (Itsasoa gara, Ken Zazpi).

 

 

 

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko abuztuaren 5(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 6(e)ra
  • Ordutegia23:00
  • LekuaAihotz plaza
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaEuskara

Non