"Passport"

Sondika 2024(e)ko Maiatzak 4
  • "Passport"
  • "Passport"

Passport Komedistan izeneko herrialde batean bira artistikoa egiten ari diren 4 komikoren istorioa da.

Besteak beste, herrialdean sartzeko mugan jarritako oztopoak, jatetxe batean hizkuntzarekin sortutako katramilak, xixko egindako ostatu batean lo egin beharra, eta funtzio bat hasi aurretik eta amaitu ondoren sortutako tirabirak ikusiko ditugu. Azken finean atzerrian lan egin beharraren bizipenak jarriko dira oholtzan.

Passport munduan irrifarra zabaltzeko asmoz biran dabiltzan artistei zuzendutako omenaldia da. Yllana 1991n umorea lantzeko asmoz jaio zen antzerki konpainia da. 31 urte hauetan 37 antzezlan sortu ditu, 48 herrialdetan 16.000 emanalditik gora eskaini ditu, 6 milioi ikusle inguru erakarriz.

  • Jatorrizko ideia: Yllana
  • Zuzendaritza artistikoa: Fidel Fernandez
  • Antzezleak (txandaka): César Maroto, Rubén Hernández, Susana Cortés, Edu Ferres, Estefanía Rocamora.

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaYllana
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 4
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Sondikako Kultur Etxea
    Cestero, 1
    Sondika
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez

Non