"Belatxikieta zazpitxaboleta"

Amorebieta-Etxano 2024(e)ko ekainaren 3(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • "Belatxikieta zazpitxaboleta"

Belatxikietako San Iñaxio ermitaren eraikuntzan arrazoi bi egon ziran; alde batetik, Euskal Herriko sinismen katolikoa; eta bestetik, “pastoreak”. Pastoreek, aurretik, urtean behin “azeri batzarrak” egiten ebezan, azeriak artaldeetan kalterik ez egiteko erabakiak hartzeko batzarrak ziran.

Batzar horretako partaide zirenek eta bertan txabolak eukezan pastoreek Belatxikietan ermita bat beharrezkotzat jo eben. Zornotzar hainbatek eta hainbatek diruz zein esku-beharrarekin lagundu eben. Eta 1949. urteko udan inauguratu zan.

Esker onak orduko laguntzaileei. Esker onen atalean, aparteko aipamena merezi dabe “Emiliano Zuloaga Del Riok eta bere emazteak, Martina Barrenetxea Juaristik, Zazpitxaboletan egin ziren ekintzak bultzatzearren.

Belatxikietako inguru fi sikoak pastoretzarako eukazan abantailak kontuan izanik, bedar fi na, ura eta udarako tenperatura freskoak, batik bat, gero eta pastore gehiagok eskatu eben Udalean “txabola” bat eraikitzeko baimena. Guztira, zazpi izan arte eta bertako auzokideak Zazpitxaboleta toponimoa erabiltzen eben lekua izendatzeko, Belatxikieta izena mendi tontorra izanik.

Orduko pastorei omenaldia egiteko, eta ermitaren 75 urteurrena izanik, sustatu dira liburu eta erakusketa hau.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 3(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaErakusketa gela
    Amorebieta-Etxano
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non