"Figura tailerra"

Irun 2024(e)ko Apirilak 20
  • "Figura tailerra"

Kultura arloak Figura Tailer berri bat antolatu du eta eredu natural bat izango du lagungarri. Udal Marrazketa eta Pintura Akademian ospatuko da datorren apirilaren 20an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara. Ikastaroa eskola praktiko bat da, eredu profesional baten laguntzaz, giza gorputza irudikatzeko gakoak emango dituena.

Ikastaroan ondorego ikasgaiak landuko dira: gorputz-egituraren analisia, erritmoak, norabide-lerroak, ingeradak eta bolumenak; mugimendu-ariketak egingo dira, eta keinuen marrazketari eta irudikapen-prozesu esperimentalei buruz ikasiko da. Ikastaroak 16,20 euroko prezioa du.

Tailerra egiteko beharrezko materialak honako hauek dira: papera, arkatza, ikasleekerabili ohi duten materialaz gain (olioa,akuarela, pastela...).

Izen-ematea apirilaren 8tik 17ra egin beharko da, Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.irun.org/eu/sede).

Tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea.

Informazio gehiago HAZen, Kultura Sailean, pinturamargoa@irun.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 606 22 04 17/695 75 29 94 telefonoetara deituz.

www.irun.org

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2024(e)ko Apirilak 20
  • Ordutegia10:00 - 13:00
  • LekuaIrun
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi

Non