Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi duenez, larunbat honetan, hilak 20, 12:00etatik 13:30era bitartean, dantza klasikoko emanaldia egingo da, Dunboako kanaleko pasealekuko barandaren ondoan, apirilaren 29a Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Urtero bezala, Irun eta Hondarribiko dantza akademiek bat egin, eta dantza artistikoki omenduko dute: ballet eskola bat kalean emango dute, Dunboako errekaren ondoan.
Irun eta Hondarribiko dantza akademia hauek izango dira protagonistak: Miren Gómez Dantza Estudioa, Irungo Udaleko Dantza Eskola, M. Elena Echeveste Dantza Estudioa, Juncal Dantza Estudioa, Pilar Peña Dantza Eskola eta Basque Ballerina. Hain zuzen ere, aurreikuspenen arabera, akademia horietako 350 bat dantzarik parte hartuko dute.
Ordutegia, adin tartez adin tarte
12:00etan - Txikiak
12:25etan - Gazteak
12:50etan - Helduak