Bilbao Swing Weekend

Bilbao 2024(e)ko ekainaren 14(e)tik 2024(e)ko ekainaren 16(e)ra
  • Bilbao Swing Weekend

Swing Side Bilbao elkarteak ekainaren 14, 15 eta 16ko asteburuan egingo duen Bilbao Swing Weekend ekitaldira gonbidatzen zaituzte. Hala, elkartea hainbat jarduera antolatzen ari da senidetutako swing elkarteekiko adiskidantza ospatu eta Bilbo osoan zehar dantzatzeko.

Ekainak 15, larunbata, 19:00etatik gauerdira sekulako festa izango dute Occidental hoteleko dantzaleku zoragarrian. Bertan, Professor Cunningham & His Old School bandarekinAny Lindy Sunny Band tokiko taldearekin, eta Gina, Txema et Lil'Iker DJekin batera ariko dira dantzan.

SARRERA LEHENBAILEHEN EROSI!

Gainerako jarduerak doakoak dira eta honako hauexek ditugu:

  • Ekainak 14, ostirala: Ongietorri dantzaldia Alde Zaharreko Bira tabernan.
  • Ekainak 15, larunbata: Bermuta swingez gainezka hartuko dute, Nerbioi itsasadar ertzean.
  • Ekainak 16, igandea: Asteburu berezia bukatzeko, klandestinoa egingo dute hiriko gune enblematikoren batean.

Laster, mimo handiz prestatzen ari diren jarduera gehiagoren berri emango dute.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko ekainaren 14(e)tik 2024(e)ko ekainaren 16(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBilbao
  • Zenbatekoa33 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan

Non