AMARAUNA 2024: "Poltsikorako poemak"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Maiatzak 18
  • AMARAUNA 2024: "Poltsikorako poemak"

Maiatzaren 18an, larunbata. 17:00etatik 17:30era
Poltsikorako poemak. Poesia errezitala Amaia Egidazu eta Saroa Bikandirekin

Poltsikorako poemak haurrei zuzendutako poesia errezital bat da, ahotsaz gorputzaz eta irudiaz lagundua. Guk sortutako  poema ilustratuak jasotzen dituen bildumatxoa erabiliko dugu oinarri. Haurrekin erritmoa, errima, hizkuntza eta  ahozkotasuna lantzeko baliabide bikaina dira. Kontakizunak istorio dibertigarriak eta sorpresak gordetzen ditu, eta haurrek  istorio txiki bakoitza entzun, ikusi eta ukitzeko aukera izango dute, beraien gozamenerako.

4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela. Euskaraz
Sarrera doan lekua bete arte. Toki mugatua
Erreserba 945 20 90 20 telefonoan egin dezakezu (erreserbak jarduera hasi baino hamar minutu lehenagora arte errespetatuko dira) 

artium.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 18
  • Ordutegia17:00
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Artium Museoa

Non