Liburuaren Nazioarteko Eguna 2024 Artium Museoan: Nestor Basterretxearen omenezko irakurraldiak

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Apirilak 23
  • Liburuaren Nazioarteko Eguna 2024 Artium Museoan: Nestor Basterretxearen omenezko irakurraldiak

Liburuen Nazioarteko Eguna dela eta, Artium Museoak Jendaurreko irakurraldiak jardueraren hamaseigarren edizioa antolatu du, liburuak irakurleen bila atera eta jendaurrean arte eta kultura garaikideko testuak irakurtzeko. Aurten Néstor Basterretxearen irudia izango da ardatz.

Artearen eta kulturaren arloko profesionalak gonbidatzeaz gain, jarduera honek irakurketaren esperientzia partekatu nahi duten pertsona guztientzako topagune izan nahi du. Edizio honetan protagonismo berezia izango dute Néstor Basterretxearen inguruko testu eta argitalpenek, artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen den urtean.

Nahi duenak bere testua ekarri ahal izango du, betiere aipatutako gaiarekin lotuta baldin badago. Programa honetan parte hartzeko, beharrezkoa da biblioteca@artium.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea, harremanetarako telefono bat eta irakurketetan parte hartzeko aukeratutako ordua adieraziz.

Jendaurreko Irakurraldiak zuzenean ikusi ahal izango dira museoaren youtube kanalaren bitartez. 

MUSEO ETA ARTE ZENTROEN BOOKCROSSING-A

Era berean, Liburuen Eguna dela-eta, museoen arteko bookcrossing programa koordinatuko du aurten Artium Museoak hemezortzigarren aldiz jarraian.

Apirilaren 23an, ia berrogeita hamar museok eta arte-zentrok partekatuko dute liburuak askatzeko esperientzia hau, bakoitzak bere hirian.

artium.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko Apirilak 23
  • Ordutegia10:00
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Artium Museoa

Non