LA MARE

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Apirilak 25
  • LA MARE

Vital Fundazioak antolatzen duen ‘Genero Berdintasuna' zikloa erritmoen eta estiloen fusioaren eskutik iritsiko da bere hurrengo hitzordura. Ostegunean, hilak 25, 20:00etan, La Mare Cadizko kantautorearen kontzertua izango da Vital Fundazioa Kulturuneako agertokian. Madrilen bizi da abeslaria, eta han, hainbat proiektu musikal, artistiko eta sozialetan hartzen du parte. Poesia eta sustraiko erritmoak maite ditu, eta bere musikak mezua barra-barra du. Sarrerek 5 euro balio dute eta salgai daude www.fundacionvital.eus webgunean eta Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea) edo, emanaldiaren egunean, Vital Fundazioa Kulturuneako leihatilan (Bakea kalea 5, 1. solairua), saldu barik geratuko balira.   

Vital Fundazioaren ‘Genero Berdintasuna’ zikloak gizarteak aurrera egin dezan garrantzi handia duen eta herritar guztiak inplikatu behar dituen gai baten hainbat alderdiri buruz hausnartzera bultzatzen du: gizon eta emakumeen arteko berdintasuna. Formatu ezberdinak jorratu ondoren, oraingoan musikala izango da hitzordua. La Mare musikagilea eta abeslaria da, hitza eta sustraiko musikak maite ditu, eta erritmo eta estiloen fusioa du ezaugarri. Bertan, penintsularen iparraldetik hegoaldera bitarteko soinu tradizionalak aurkituko ditugu (runba eta tangiloetatik, txarro eta jotaraino), baita Latinoamerikako folklorearen eta horrek duen Afrikako sustraien eragin handia ere.

Proposamen musikal horrek eskaintza poetiko oso batekin egiten du bat, bere letrak identitate-zigilu dituela. Freskotasuna eta sakontasuna sintonia ezin hobean, umorearen zentzuaren erabilera bikainaz atondua. Artistak emozioen unibertso batean zehar eramaten gaitu bere abestien bidez: maitasuna eta, batez ere, norberaganako maitasuna, borroka soziala, dena aldatzeko gogoa, norbere buruaz barre egitea eta hainbeste aldiz gainditzen gaituen bizitza honetan bizirik irautea.

‘Juntas’ bere lehenengo EPa 2017an argitaratu zen, artista berrien lehiaketa batean jasotako lehen sariari esker. Madrilera iritsi berritan eta urtebetez batzuetan bakarrik eta beste batzuetan bere bandarekin biratzen aritu ondoren, ‘Sal, arena y mar' bere lehenengo diskoa grabatu zuen, 2018an, eta garai hartako artista eta kantautoreen panoraman finkatu zen. 2020an ‘Mi raíz’ argitaratu zuen eta 2024an ‘Del fuego’, bere azken albuma eta horren bira egiten ari da gaur egun.

Ahalduntzeko gizarte-proiektuak   

Bere ibilbide musikalarekin batera, La Marek hainbat proiektu sozio-artistiko bultzatu ditu, musikaren eta artearen bidez pertsonak ahalduntzearen eta garatzearen alde lan eginez. Tailerrak, monografikoak eta iraupen luzekoak dinamizatu ditu hainbat espaziotan (espetxeetan, berdintasunerako guneetan, institutuetan) eta hainbat kolektiborekin. Horren erakusgarri da 2019ko Inklusio Osoko Saria, María Ruiz kantautorearekin batera egindako lanagatik. Lan hori VIVAS proiektua da (abestia eta bideoklipa), Madrileko ‘Plena Inclusión’ Emakumeen Behatokiarekin batera.

Gaur arte, La Mare musikariak hainbat artistarekin partekatu ditu musika eta agertokiak, hala nola Rozalén, La Pegatina, La Mari de Chambao, Pedro Pastor, El Jose, Mr. Kilombo, La Otra edo María Ruiz.

 

Laburrean

Non