Getxo Jazz 2024 (egitaraua)

Getxo 2024(e)ko uztailaren 3(e)tik 2024(e)ko uztailaren 7(e)ra
  • Getxo Jazz 2024 (egitaraua)

Getxoko Jazzaldiaren 47. edizioan Hiromi japoniar piano-jotzaileak Sonicwonder bere azken proiektua aurkeztuko du eta Kurt Rosenwinkel gitarra-jotzailea izen handiko musikariak biltzen dituen laukote batekin arituko da.

Uztailaren 3tik 7ra bitartean, Muxikebarri zentroak hartuko ditu saio nagusiak, eta horietan, publikoak aurrez iragarritako Stacey Kent, James Carter eta Bill Frisellen kontzertuez gozatzeko aukera ere izango du. Sarrerak eta bonua datorren astelehenean, apirilak 15, jarriko dira salgai Getxoko Kultur Etxeko ohiko saltokietan.

James Carterrek (1969, Detroit) irekiko du jaialdia uztailaren 3an. Saxofoi-jotzaile estatubatuarrak merezitako ospea lortu zuen Billie Holiday, Django Reinhardt edo Coltrane bezalako artista handien lanen berezko interpretazioen eskutik, eta oraingoan hirukote formatuan bisitatuko du Getxo, Alex White bateria-jotzaileak eta Gerard Gibb teklatu jotzaileak lagunduta. Horiekin jazzetik abiatzen den zuzeneko indartsu eta bizia eskainiko du, jazzetik abiatu eta funk erritmoek markatutako soinu-lurraldeetaraino zabaltzeko. Saxo-gama osoa menderatzen du artistak, saxo altutik baritonoraino, eta klarinete eta klarinete baxuarekin ere trebezia handia erakusten du, Erregistro guztiak hartzen dituen soinu ikusgarria garatzen duela.

Uztailaren 6an Stacey Kent (1968, New Jersey) abeslariaren txanda izango da. Getxo bigarrenez bisitatuko  du kantaria eta lehen aldiz aritu zenetik hamar urte igaro ondoren, artistaren ibilbidek berdin darrai, mundu mailako jazz-ahots nagusien artean nabarmendu dela. Grammy sarietarako bi milioi disko baino gehiago ditu Kentek eta bere musikak generoko handikien esparruan bereizten duen sentiberatasun poetikoa du ezaugarri nagusia. Artista moldakorra, generoko klasikoak nahiz bossa nova eta pop doinuak interpretatzeko gai da, frantseseraz egiten duen errepertorio zabala ahaztu gabe.

Hilaren 7an, igandean, Bill Frisell gitarra-jotzaile eta konpositoreak borobilduko du jaialdia. Artista eklektikoak, folk progresibo, musika klasiko, country eta noiseko doinuak jorratzen ditu, besteak beste. Erritmo paregabeak sortzeko hainbat efektu erabiltzeagatik ezaguna, bere ibilbidea sendotzen hasi zen Pat Metheny grabazio batean ordezkatu ondoren eta, bereziki, Paul Motian eta Joe Lovanorekin hirukotea osatu zuenean. Forrmatu horretan, hain zuzen ere, arituko da Muxikebarrin, Tonny Scherr baxuan eta Kenny Wollesen baterian lagun dituela, inprobisazioa ardatza izango duen emanaldia eskaintzeko.

Igor Sarralde

Jazzaldiaren 47. edizioko kartela  Igor Sarralde Getxoko ilustratzaile eta komikigilearen lana da. Besteak beste, Kataluniako Museu Nacional d 'Art-en eta Bartzelonako Komiki Azokan egin ditu erakusketak, eta iaz Getxon 'Sinestesia Drawing Band' proiektua gauzatu zuen, Kultura Sormen Deialdiaren barruan. Kultura Etxeak bultzatutako ekimen horretarako, zuzenean ilustratu zituen 2023ko jazz eta folk jaialdietako emanaldiak, bi ekitaldien testigantza grafikoa emateko asmoz.

Getxoko Udala

Laburrean

Non