Kontu Kantari 2024: Olatz Salvador & Iñaki Salvador: "Familia artean"

Pasaia 2024(e)ko Apirilak 21
  • Kontu Kantari 2024: Olatz Salvador & Iñaki Salvador: "Familia artean"

2024ko Kontu Kantari programazioaren barruan.

Proposamen berri honetan Olatzen errepertorioa bizkarrezurra izango den kontzertu batera eramango gaitu duoak. Nahiz eta formatua nabarmen intimoa izan, eskatzen duenean indarra eta sendotasuna ere izango ditu, bi artistek elkarrekin esploratuko dute euren unibertso musikalaren fusioa.

Familiakoak izanik, topaketa berezia izango da, baina hortaz haratago, belaunaldi arteko hurbilketa musikal eta artistiko interesgarria izango da. Xalotasunetik eta xumetasunetik abiaturik funtsezkoa den horretan sakondu nahi duen lana, soila eta emozioz beterikoa.


Laburrean

Non