"Musika dibertigarria da" 2024: DOLMEN ENSEMBLE – PEDRO ETA OTSOA

Bilbao 2024(e)ko Maiatzak 11
  • "Musika dibertigarria da" 2024: DOLMEN ENSEMBLE – PEDRO ETA OTSOA

Apirilaren 19tik aurrera, Bilboko Udalak “Musika dibertigarria da - La música me divierte kontzertu didaktikoen zikloaren beste edizio bat bultzatuko du, musika-arloan publiko berriak sortzera bideratutako programa.

Kontzertu guztiak Bertendona Institutuan eskainiko dira. Kontzertuak apirilaren 19an eta 26an eta maiatzaren 3an eta 10ean (ostiralak) izango dira 19:00etan, eta maiatzaren 11n (larunbata), 18:00etan.

Programan hainbat musika-taldek hartuko dute parte, Bilboko herritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, herritarrengana musika klasikoa eta hainbeste ezagutzen ez diren beste estilo batzuk hurbiltzeko helburuarekin.

Ostiraletako kontzertuetarako sarrerak 5 euroko kostua izango dute eta maiatzaren 11koak, larunbata, haurrentzako izango denak 3 eurokoa.

PROGRAMA

Apirilak 19, ostirala, 19:00etan. DOLMEN ENSEMBLE haize-boskotea – SUSTRAIAK

Ibon Ariznabarreta, zeharkako txirula; Mikel Albistur, oboea; Eider Garcia de la Torre, klarinetea; Aitor Gullon, fagota; eta Asier Urreta, tronpa.

Boskoteak folklorean eta sei konpositore handiren sustraien ezaugarri den herri musikan oinarritutako soinu-esperientzia eskainiko du. XIX. mende amaierako Vienako kulturak, Estatu Batuetako Erromantizismoak eta neoklasizismo frantsesak aretoa beteko dute beren notekin.

Apirilak 26, ostirala, 19:00etan. Lorena Ferreiro sopranoa eta Iñaki Belasko pianoan – BELLE ÉPOQUEREN ERARA

Kanturako eta pianorako errezitaldi honek herritarrak XX. mende hasierako Parisko musika-girora hurbilduko ditu, areto-musikarekin, kafe-antzokiarekin eta kabaretarekin.

Maiatzak 3, ostirala, 19:00etan. PERKUSBIKA – PERKUSIO-MUNDUA

Vicent Zaragoza eta Elur Arrieta.

Bikoteak errepertorio bat eskainiko du, ahotsez eta perkusioz interpretatutako abesti tradizionaletatik hasi eta XX. mendeko lanetaraino, familia horretako instrumentuetarako idatziak.

Maiatzak 10, ostirala, 19:00etan. JOSHUA EDELMAN QUINTET - JAZZ AFROLATINOA

Joshua Edelman pianoan, Adrian Zarrabeitia tronboian, Loisel Machín kontrabaxuan eta Richard Pacheco eta Fabian Reyes perkusioan.

Aurkeztuko duten proiektua jazzak komunikatzeko duen boterearen metafora bat da, kultura eta belaunaldi anitzeko elkarrizketa, musikarien arteko ulermena, errespetua eta elkarrizketa sinbolizatzen dituena.

Maiatzak 11, larunbata, 18:00etan. DOLMEN ENSEMBLE haize-boskotea – PEDRO ETA OTSOA

Ibon Ariznabarreta, zeharkako txirula; Mikel Albistur, oboea; Eider Garcia de la Torre, klarinetea; Aitor Gullon, fagota; eta Asier Urreta, tronpa.

Kontzertua haurrentzat eta familientzat da, eta Serguéi Prokófievek konposatutako ipuin musikal ospetsua eskaintzen du.

SARRERAK

Sarrerak esteka honen bitartez eskura daitezke. Gutxienez sarreren %20 aretoan bertan eskuratu ahal izango dira kontzertua hasi baino ordubete lehenago

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 11
  • Ordutegia18:00
  • LekuaBertendona Institutua

    Bilbao
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez

Non