Getxoko Liburuaren Azoka 2024: egitaraua

Getxo 2024(e)ko apirilaren 26(e)tik 2024(e)ko apirilaren 28(e)ra
  • Getxoko Liburuaren Azoka 2024: egitaraua

Apirilaren 26tik 28ra Getxoko Liburu Azoka egingo da Algortako Geltokia plazan eta bertan herriko zenbait liburu-dendatako saltokiak eta liburutegi zerbitzuaren etxola kokatuko dira. Horrez gain, liburu munduarekin zerikusia duten hainbat ekintza izango dira plazan bertan. Azoka goizez eta arratsaldez egongo da zabalik, igandean izan ezik, orduan goizez baino ez baita irekiko.

Azokan literaturako azken nobedadeak erosi ahal izango dira %10eko deskontuarekin. Ohikoa denez, liburutegien etxola ez da faltako hitzordua, eta bertan jarriko dituzte jendearen eskura udal funtsak; horrela, mailegu zerbitzuari esker, liburuak etxera eraman ahal izango dira. Gainera, haur eta gazteek bertan irakurtzeko komiki eta ipuin sorta zabala aurkituko dute. Halaber, aurten poesia-ikuskizun baterako sarrerak zozkatuko dira liburuak erosi edo maileguan eskatzen dituzten pertsonen artean.

Ekintzei dagokienez, tailerrak, eskulanak eta haurrentzako jolasak izango dira azokan zehar. Azoka hilaren 26an, ostiralean, hasiko da, bertoko ikastetxetako ikasleen eskutik, 10:30etik aurrera haur irakurketa publikoaren hogeita bosgarren edizioaren protagonistak izango direnak. Gainera, jardunaldian zehar txapa eta orri-markatzaileen tailerra (11:00-14:00) izango da haurrentzat. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Cuentitis Musiquitis taldeak ‘Cuentos y canciones para peques de 0 a 200’ familientzako musika eta kontakizunen ikuskizuna eskainiko du. 19:00etan, eguna borobiltzeko, irakurketa tailerrak izango dira.

Larunbatean, hilak 27, Ramiro Pinillaren Getxoko ibilbide literarioarekin hasiko da eguneko proposamena, Gustavo Iduriagaren eskutik (10:30). Interesa dutenek www.getxo.eus/pinilla web estekaren bidez eman dezakete izena. 11:00etan, haurrek (2-10 urte) hitzordua dute Kids & Us Getxo-Algortaren eskutik ‘Under the Sea’ ipuin-kontalariarekin, eta 13:00etan eskulan tailerrez gozatu ahal izango dute ere txikienek. Arratsaldean, 18:00etan, euskarazko ‘Paperezko zirkua’ ipuin-kontaketa eta clown ikuskizuna eskainiko du Ana Apika kontalariak. Eguna amaitzeko, Lindy hop tailerra (19:30-20:30) izango da, Portugaleteko Swing dantza eskolaren eskutik.

Azken eguna

Igandean, azokaren azken egunean, Ramiro Pinillaren ibilbide literarioaren bigarren saioa izango da (10:30) eta, 11:00etatik 12:00etara, azokan izango diren idazleen topaketa bat izango da, besteak beste, Belén Lucas, Haizea López, Lizar Begoña, Koldo Anasagasti eta Unai Elorriaga. Azokaren 2024ko edizioa Entzi eta Otsoa bikoteak borobilduko dute musika saio baten eskutik, 13:00etan.

getxo.eus

Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2024(e)ko apirilaren 26(e)tik 2024(e)ko apirilaren 28(e)ra
  • LekuaGeltokia plaza (Algorta)
    Getxo

Non