Santurtziko San Jorge Jaiak 2024

Santurtzi 2024(e)ko apirilaren 19(e)tik 2024(e)ko apirilaren 28(e)ra
  • Santurtziko San Jorge Jaiak 2024

Santurtzik San Jorge jaiak ospatuko ditu berriro ere, publiko guztiari zuzendutako programazio batekin. Ekitaldi nagusiak parke nagusian, Gernika parkean, oinezkoentzako kalean eta pantalanen gunean izango dira, portuko obrak direla eta, txosnak gune horretan egongo baitira eta kontzertuak ere bai.

San Jorge jaietan herriko elkarte ugariren laguntza izango da, kirol, kultura eta gizarte arloetakoak, bai eta Santurtziko txosnaguea ere, jaietako bigarren asteburua antolatzeaz arduratzen dena. Programazioaren barruan, publiko guztiari zuzendutako hainbat jarduera izango dira, hala nola tailerrak, puzgarriak, jolasak... txikienentzat; musikarako denbora ere egongo da, eta herriko hainbat abesbatzaren, musika bandaren, berbenaren eta DJaren kontzertuak ere izango dira pantalanen gunean. Ahaztu gabe, dantzaldiak eta kalejirak.

Aurten San Jorge eguna ospatzen den bitartean, ekitaldi garrantzitsua izango da Santurtziko musika bandaren 75. urteurrena eta Lagun Zaharrak abesbatzaren 50. urteurrena ospatzeko igandean, hilak 21, 19:30ean, Gernika parkean egingo den kontzertua. Ekitaldi honetarako abesti berezi bat sortu da.

Horri Serantes Kultur Aretoko antzerki-eskaintza eta eskaintza turistikoa gehitu behar zaizkio, besteak beste, Agurtzara, Serantes mendira edo Itsas Museora bisita gidatuak egiteko aukerarekin. Gogoratu behar da lehenengo asteburuan ere denbora egongo dela Santurtziko koadrilak berriro elkartzeko.
 
San Jurgiren ospakizunak liburuaren egunarekin bat egiten duenez, urtero bezala, hainbat ekintza egingo dira egun horren inguruan, hala nola liburu azoka edo liburu erabiliaren azoka txikia. Aurtengo diru-bilketa Autismoaren Espektroko Nahasmendua (APNABI) duten Pertsonen Familien Elkartearentzat izango da.
 
Beste hitzorduetako bat Santurtzitik Zierbenara igandean, apirilak 28, 10:00etatik aurrera egingo den martxa izango da. Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute. Gainera, egun horretan bertan, 12etatik aurrera, Alarde Txikia egingo da. Kirol ekitaldi osasuntsu honekin batera, Greenpower Bridgestone zirkuitua ospatuko da herrian, ostegunean, hilak 25. Bertan, parte-hartzaile ugari bilduko dira eta auto elektrikoak izango dira ikusgai.

 

serantes.com

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2024(e)ko apirilaren 19(e)tik 2024(e)ko apirilaren 28(e)ra
  • LekuaSanturtzi

Non