"Nafarroako Dultzaineroen lehiaketa"-ren mendeurrenaren ospakizuna

Pamplona/Iruña 2024(e)ko apirilaren 20(e)tik 2024(e)ko ekainaren 14(e)ra
  • "Nafarroako Dultzaineroen lehiaketa"-ren mendeurrenaren ospakizuna

Iruñeko Udalak eta Iruñeko Gaiteroak taldeak 1924ko apirilaren 19an Iruñean ospatutako Nafarroako Dultzaineroen Lehiaketa Handiaren lehen mendeurrena ospatzeko ekitaldiak aurkeztu dituzte. Lehiaketa hori mugarria da hiriaren historia musikal eta kulturalean, garai hartako interprete nagusiak bildu eta gaur egun arte iraun duen ondare esanguratsua utzi baitzuen.

Ospakizunaren helburua Iruñean egin zen gaiteroen azken lehiaketaren garrantzia eta bertan parte hartu zutenek Iruñeko musika-eszenan izan zuten eragina aldarrikatzea da. Justifikazio historiko eta kulturalaren bidez, gaita jotzaileek hiriaren soinu-identitatearen funtsezko eragile gisa duten balioa berreskuratzen du proiektuak, San Fermin jaietan duten parte-hartzetik hasi eta musika-errepertorioari egiten dioten ekarpeneraino. 

Mendeurrena instrumentuaren, musikarien eta errepertorioaren historian sakontzeko eta herritarrei gaita eta haren ondarea ezagutarazteko aukera gisa hartu da. 1924ko lehiaketan parte hartu zutenek 1942an sortu ziren Iruñeko gaita jotzaileen udal bandak osatu zituzten ondoren, instrumentuaren biziraupenari lagundu zioten 70eko hamarkadaren amaiera arte, eta, gainera, instrumentuaren egile eta Julián Romanoren legatuaren jarraitzaile gisa nabarmendu ziren, komunitateko egungo taldeetan presente baitago.

Lehiaketako gaiteroek egindako edo enkargatutako errepertorioa –Silvanio Cervantes, Bonifacio Iraizoz edo Nicolás García musikari garaikideek konposatutako lanak–, gaitarako errepertorioan oso maila altukotzat jotzen dira gaur egun arte. Datu horiek Iruñeko Gaiteroek egindako ikerketa zabal batean jasotzen dira. Ikerketa horretan ‘1924 ‘(1980) LPa, lehiaketan saritutako obren grabazioak biltzen dituena, eta 1993an Iruñeko Udalak argitaratutako Gaiteros en Pamplona y Gaiteros de Pamplona lanak aipatzen dira, lehiaketari eta bere protagonistei osorik eskainitako kapitulu batean.

Jarduera-programa
Mendeurrenaren inaugurazio-ekitaldia datorren larunbatean, apirilaren 20an, eginen da, 11:30ean gonbidatutako bandei harrera eginez. Nafarroako bost merindadeetako musikariek parte hartuko dute, 1924ko lehiaketan parte hartu zutenen argazki enblematikoa birsortzeko; irudia eguerdian hartuko da, Kondestablearen jauregiko patioan. Irudia birsortu ondoren, kalejira bat eginen da, eta Gazteluko plazara joanen da, 12:30ean Kioskoan kontzertu bat emateko.

Ospakizunaren hurrengo ekitaldia 1924 – 2024 Gaita Kontzertua izanen da, San Zernin elizan, ekainaren 14an, arratsaldeko 20:00etan. Kontzertu honetan 1924ko lehiaketako pieza enblematikoak eta Nafarroako gaita- errepertorio klasikoko lanak entzunen dira. 
Ospakizuna urrian amaituko da Iruñeko Gaiteroek eta La Pamplonesa musika bandak Gayarre Antzokian emanen duten kontzertuarekin. Kontzertuaren eduki nagusia lehiaketako bera izanen da, bi estreinaldi barne, eta horiekin batera, Espainian nazionalismo musikala deituriko aldian konposatutako obrak interpretatuko dira. XIX. mendearen lehen erdia hartzen du aldi horrek eta Gaztanbide, Arrieta, Eslava edo Sarasate bezalako figura garrantzitsuak nabarmendu ziren garai hartan. 

Gainera, azaroaren 28tik urtarrilaren 5era, erakusketa bat eginen da Kondestablearen Jauregian, 1924ko ekitaldiaren aberastasun historiko eta kulturala berreskuratzeko eta zaintzeko funtsezko elementu gisa. Erakusketak 1924ko Lehiaketako material grafikoa eta musikala (jatorrizko partiturak, instrumentuak) bilduko ditu, baita parte hartu zuten gaitero-taldeenak ere: Iruñeko gaiteroak (Mondéjar, Moreno, Lumbreras), Lizarrako gaiteroak (Pérez de Lazarraga, Elizaga), Etxarri-Aranazko gaiteroak (Carasatorre), etab. Baita Iruñeko Gaiteroek lehiaketaren harira egindako argitalpenak eta grabazioak ere.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko apirilaren 20(e)tik 2024(e)ko ekainaren 14(e)ra
  • LekuaPamplona/Iruña

Non