NICK LINBÖTT

Arrasate-Mondragon 2024(e)ko Apirilak 20
  • NICK LINBÖTT

"Izen ezezaguna da Nick Linbött, historiak ahaztutako beste bat. 1939ko otsailaren 8an jaio zen Lost Springsen, Converseko eskualdean (Wyoming). Bere aita, Nicholas Chirtensen Von Linbött Dabrowsky trenbide sareko langilea zen, Wyoming Cowboys baseball taldeko kapitain ohia zen. Ama, Linda Elizabeth Horváth Ortiz de Eulatek, Lost Springseko Sheriffa zenak, bakarrik hasi zituen hamahiru seme-alabak eta Nick txikiak zazpi urte baino ez zituenean alde egin zuten Europara.

Hamahiru urterekin Berlinerako bidea hartu zuen eta bira arrakastatsu bat egin zuen Ice Capades izotz gaineko patinaje taldearekin. Bere ardura, kanpamenduko letrinak garbitzea eta patinei kordelak aldatzea zen. Ez omen zuen parekorik!

1969an, Estatu Batuetara itzuli zenean Judy Hyman ezagutu zuen eta berehala ezkondu ziren. Judyk CIArentzat egiten zuen lan. Urteetara jakin zen Nick CCCPko espioitza lanetan zebilela, Santa Ageda egunean diru truke Estatu Batuetako sekretu nazionalak saltzeko prest zegoela adierazi zuenean Arrasateko Buenuena tabernan.

Ordutik, ezer gutxi jakin izan da Linbötti buruz, baina esaten denez, atxilotu eta gero Area 51ra eraman zuten esperimentuetan erabiltzeko eta patio orduetan, bertan ezagututako jatorri oso ezberdinetako kide batzuekin Rock and Roll talde bat osatu zuen. Elvis bera ere handik ibili omen zen garai batean. Taldean zuen ardura letrinak garbitzea eta gitarra sokak aldatzea zen. Ez omen zuen parekorik!

Orain, nolabait kantu batzuk amaitzea lortu eta gero, ihes egitea lortu dute eta jende aurrean beraien “obra” ezagutzera emateko asmoz datoz. Adi! Baliteke kantuetan sekretu nazional yankee horiek egotea ezkutatuta. Lortuko al du seikoteak kapitalismoa suntsitzea eta Rock and Rollaren diktadura inposatzea? Horretarako prest daukate armamentua; Punka, Power Pop-a, Oi!a, Rhythm and Bluesa, Ska, Psychobillya… Ez! Ez! Ez! Ez da osagai guzti horiekin egindako berbena bat, A51ko esperimentu eta esperimentu artean urteak eta urteak doinu guzti horiek konpultsiboki irensten egon ostean ateratako mokordoa baizik! Nick, garbitu zak hori!" (Musika Zuzenean)

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Apirilak 20
  • Ordutegia19:00
  • LekuaIrati Taberna
    Arrasate-Mondragon
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaIngelesa

Non