Liburuaren musutruk Azoka

Agurain 2024(e)ko Apirilak 23
  • Liburuaren musutruk Azoka

Liburuen musutruk Azoka

1). Liburu-truke azokaren helburua, hasiera batean, erkidegoan irakurketa-ohiturak erraztea eta partaidetza eta truke-kultura sustatzea izango da, zeinen bidez kontsumoari lotutako erosketa eta salmenta-kontzeptuak gainditu nahi ditugun, bizikidetza eta elkartasun-giroan. Laburbilduz, objektuen pilaketa eta gehiegizko atxikimenduaren aurrean, sare sozialak hobetu nahi dituzte, partekatzen ikasi nahi dugu eta kontsumo arduratsua bezalako balioak berreskuratu. Kasu honetan, paperezko liburuak.

2). Liburu bat trukatu nahi duenak Truke Azokara zuzenean ekarriz egin dezake (Zabalarte, apirilak 23, asteartea, 10:00etatik 13:30era). Ez da onartuko egoera txarrean edo oso hondatuta dagoen libururik.

3). Trukatu beharreko liburuak haurrenak/gazteenak zein helduenak izango dira. Ez da hiztegirik edota entziklopediarik onartuko. Trukea Azokan bertan egingo da, apirilaren 23an, asteartean, Zabalarten, 10:00etatik 13:30era.

4). Trukea egin nahi duten pertsonek aipatutako ordutegian ekarri beharko dituzte, eta, 12:00etatik aurrera, trukerik egin ez dutenek euro baten truke erosi ahal izango dute liburu bakoitza. Diru horrekin apirilaren 20an, larunbata, egingo dugun “Liburuak aske” kanpaina finantzatuko da.

5). Liburu-truke azokaren ordutegia amaitzean, antolatzaileek soberan dauden liburuak bilduko dituzte, hurrengo jardueretarako biltegiratzeko.

6). Liburu-truke Azokan parte hartzen duten pertsonek parte hartze soilarekin onartuko dute araudi hau.

7). Azkenik, gogoratu garrantzitsua dela etxetik umore ona ekartzea eta parte-hartzaileen artean giro ona sustatzea, guztiak eroso eta zoriontsu egon gaitezen eskerrik asko zure laguntzagatik.

 


Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2024(e)ko Apirilak 23
  • Ordutegia10:00 - 13:30
  • LekuaAgurain

Non