MIKEL GAZTELURRUTIA HIRUKOTEA

Eibar 2024(e)ko Maiatzak 4
  • MIKEL GAZTELURRUTIA HIRUKOTEA

"Black on white" Mikel Gaztelurrutia piano-jotzaile eibartarraren hirugarren diskoa, Errebal Jazz zigilupean argitaratua.  Diskoaren izenburuak musika afro-amerikar beltzaren eta kultura europarreko musikaren arteko harremana islatu nahi du. Inprobisaziora irekitako konposizio propioen album eklektikoa, swing, pop, reggae, estilo afro-kubatar eta garaikidea biltzen dituena, besteak beste.

Mikel Gaztelurrutia: konposaketa, moldaketak, pianoa, Rodhes.

Aritza Castro: bateria, perkusioa.

Javier Callen: kontrabaxua.

 

* Sarrerak: aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

www.eibar.eus

Laburrean

Non