"Euskaldungak"

Gernika-Lumo 2024(e)ko Maiatzak 31
  • "Euskaldungak"

Aktore bi hauek ez dute erronka makala hartu, argitu nahi dute euskaldun zaharrei zergatik kostatzen zaien hainbeste euskaldun berriak zuzentzea, eta euskaldun berriek zergatik duten akatsak egiteko beldurra. Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskaldun zahar batek euskarari buruz? Euskararekin duten erlazioaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? H-rekin edo gabe? A itsatsia dauka? Baina nondik hasi? Ba hasieratik. Pieza honekin Aroa Blanco eta Maite Lopez lehenengo aldiz igoko dira eszenatokira elkarrekin, euskal kulturaren eta euskararen mundu liluragarrian bizitako abenturak eta saltsamizkak kontatzeko.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTautelak
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 31
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Lizeo Antzokia
    8 de Enero, 4
    Gernika-Lumo
  • Zenbatekoa9 / 12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Lizeo Antzokia

Non