"IV. Txistu eguna"

Eibar 2024(e)ko Apirilak 27
  • "IV. Txistu eguna"

USARTZA txistulari-bandak IV. TXISTU EGUNA antolatu du. Eibarko auzo guztiak musikaz eta jai-giroz bete nahi ditu, eta inguruko herrietako txistulariek ere parte hartuko dute.

Arratsaldeko 17:00etan txistulari guztiak Untzaga plazan elkartuko dira eta 17:15ean musikari taldeek Eibarko auzoetatik kalejira egingo dute (Amaña, Ipurua, Legarre, Urki, Azitain, Barrena....).

19:00etan, Untzaga plazara itzulita, argazki ofiziala aterako dute. Ondoren, 19:30ean, kalejira egingo dute Eibarko erdialdetik, tronpetista eta soinujoleen laguntzarekin. 21:30ean bukatuko da.

www.eibar.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Apirilak 27
  • Ordutegia17:00 - 21:30
  • LekuaEibar
  • ZenbatekoaDoan

Non