"Kosmetai": lantegia Hodei Herrerosen eskutik

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Maiatzak 11
  • "Kosmetai": lantegia Hodei Herrerosen eskutik

Hodei Herreros (1997) artista gasteiztar-granadarraren Kosmetai erakusketan zenbait siluetak eta forma lauk hartzen dute erakusketa-espazioa, eta eskultura-bolumenak sortzen dituzte estrusio-, biraketa- eta mihiztadura-mugimenduetatik abiatuta. Proiektua kosmetika hitzaren etimologiaren berri izatean sortu zen, apaindu edo edertzeari zein ordena unibertsalari egiten baitio erreferentzia. Grezia zaharrean kosmetai zeritzen gorputza zaindu eta apaintzeaz arduratzen zirenei, baina baita estatuak eta arkitektura edertzen zituztenei ere.

Lantegi honetan, Hodeiri artista gisa iritsi den eskultura-puntura iristeko balio izan zaizkion erreferenteen, abiapuntuen, lekuen eta obren bidez pentsamendu kolektiboaren prozesuak aktibatuko dira eta partaideei erakusketa honetan sakontzeko eta modu hedatuan eta kritikoan esperimentatzeko aukera emango zaie.  

Katalogoa

 

Hodei Herreros (Gasteiz, 1997)

Artista plastiko bat da. Arte Ederrak ikasi zituen Granadako Unibertsitatean, eta Ikerketa eta Sormena Artean masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ekoizpenean, plastikotasuna instalazioen bidez lantzen du. Agertoki eta narratiba ez-linealak formaren eta irudiaren bidez sortzeko tresna bat da, hizkuntza erabili beharrean. Siluetatik, itzaletik eta gauzak zedarritzen dituen ingeradatik sortzen diren gainazal lauak erabiltzea interesatzen zaio bereziki, eskultura-formak egituratzeko. Alderdi kosmetikoa ere oso gogoan du, eta berak apainduraren eta egituraren arteko erlazioa dela ulertzen du, edertasunaren eta ordenaren arteko erlazioa. Izan ere, lotura horren jatorri etimologikoa grezierazko kosmetika hitza da. Eginkizun estrukturalaren eta estetikoaren arteko hasierako egoeran dauden elementuak erabiltzen ditu, eta osagarria denari funtsezko bihurtzen uzten dio.

Haren lanak banaka eta modu kolektiboan erakutsi dira, besteak beste, Artnueve galerian (Murtzia, 2023 eta 2024), ARCO jaialdian (Madril, 2024), Intermediae Mataderon (Madril, 2024), Rekalde Aretoan (Bilbo, 2023), Spazio GIACOMQ (Bergamo, Italia, 2023), Gabiako Konde-kondesen Jauregian (Granada, 2022), CAC La Corachan (Malaga, 2022), Incógnita espazioan (Murtzia, 2022), Centro Párragan (Murtzia, 2022), Almirantearen Jauregian (Granada, 2020, 2021, 2022 eta 2023) eta Lavadero espazioan (Granada, 2021). Egonaldiak ere egin ditu; adibidez: JAI Jardun Artistikoentzako Institutuan (Tabakalera, Donostia; eta Artium Museoa, Gasteiz, 2023), A Secas programan (CAAC, Sevilla, 2023) eta alRason (El Valle, Granada, 2021). Eta sariak lortu ditu WE:NOW lehiaketan (Madril, 2022), esate baterako. Gaur egun, ALQUILER DE LOCAL tailerra kudeatzen du beste artista batzuekin batera, Bilbon.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 11
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non