Pontx pailazoa: "Gelara"

Orio 2024(e)ko Apirilak 28
  • Pontx pailazoa: "Gelara"

Pontx pailazo saratarrak (Lapurdi) Gelara ikuskizuna egingo du igande honetan, apirilak 28, Herriko Plazan. Hiru urtetik aurrerako neska-mutilei zuzendutako saioa izango da, 12:00etan hasita, eta eskolako gorabeherak izango ditu hizpide umorez, magiaz, kantuz eta sorpresaz betetako emanaldiak.

 

Klaseko txirrinak jo du eta eskolara berandu iritsi da Pontx. Lagunekin elkartu da eta egunari aurre egiteko prest dago, baina irakaslea ez da agertu: gaixorik dago! Pontxek irakaslearen papera hartuko du eta eguneko zereginak betetzea izango du helburu: matematikak, jolasa, zientziak, musika… Irriak ez dira faltatuko!

orio.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2024(e)ko Apirilak 28
  • Ordutegia12:00
  • LekuaHerriko Plaza
    Orio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non