Ene Kantak: "Ene Kantak Dantzan"

Sangüesa/Zangoza 2024(e)ko Apirilak 28
  • Ene Kantak: "Ene Kantak Dantzan"

Ene Kantak euskaraz haur kantak egiten dituen talde-ekimena da. Gure ideia nagusia musikaren bitartez euskararen erabilera zabaltzea da, eta horretarako abesti itsaskorrak, freskoak eta dantzagarriak konposatzen ditugu. Horrez gain, beti koreografia errazak prestatzen ditugu, txikiek imitatu ditzaten eta ongi jarraitu ditzaten.

“Dantzan” ikuskizun berezian, Ene kantak-eko abestirik dantzagarrienak eta ospetsuenak eramaten dira oholtzara.

Bertan, Nereak eta Enekok gidatuta, eta pantailan agertuko diren bideoen laguntzaz, ipuin edo istorio bat kontatzen dute abesti guztiak uztartuz eta dantzaldiari forma emanez.

Saioan zehar, publikoak ez du tarterik izango deskantsatzeko eta irria eraginez, gure lagunek, denak dantzan jarriko dituzte.

Ez galdu dantzaz jositako emanaldi berezi eta koloretsu hau.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaEne Kantak
  • Data 2024(e)ko Apirilak 28
  • Ordutegia17:00
  • LekuaIkastola
    Sangüesa/Zangoza
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non