Bilbao Musika Eskolako Banda eta Txistulariak + Bartzelonako Nou Barris Udal Musika Eskolako Banda

Bilbao 2024(e)ko apirilaren 20(e)tik 2024(e)ko apirilaren 21(e)ra
  • Bilbao Musika Eskolako Banda eta Txistulariak + Bartzelonako Nou Barris Udal Musika Eskolako Banda

Bilbok hartuko dio lekukoa Bartzelonari, bi hirietako musika-eskolek 2023/2024 ikasturterako programatuta duten elkartruke programaren baitan. Horrela, Bilbao Musika Eskolako Banda eta Txistulariak eta Bartzelonako Nou Barris Udal Musika Eskolako Banda batera arituko dira apirilaren 20an, larunbata, 18:00etan Ingelesen Zelaian eta apirilaren 21ean, igandea, 13:00etan Areatzako Kioskoan.

Ammerland (Jacob de Haan), Disney Spectacular (mold. J. Moss), Boires a la Mussara (Joan Moliner), Vals para Gigantes (M. Turrillas) eta Abian da Festa (M. Albistur) izango dira, besteak beste, etorkizuneko musikari hauek erakutsiko duten trebetasunarekin bertaratuko den publikoa hunkituko duten kantuetako batzuk.

Nou Barris Udal Musika Eskola 2007-2008 ikasturtean sortu zen, eta hainbat jarduera eskaintzen ditu musika ikasteko eta praktikatzeko hainbat estilotan, banaka, taldean edo abesbatza taldeetan, adin eta gaitasun guztiei zuzenduta. Martxoaren 7tik 10era aurtengo lehen topaketaren anfitrioia izango da. Horrela, martxoaren 8an hiru eskolen baterako entsegu bat egongo da, eta 9an estreinaldi handia iritsiko da Tibidabo bezalako esparru iradokitzailean, 110 musikari bilduko diren gunea. Etxera itzuli aurretik, martxoaren 10ean, hiru taldeek agur kontzertua eskainiko dute Bartzelonako Kontserbatorioan.

Bilbao Musika Eskolaren helburu nagusietako bat bere musika-taldeak bultzatzea da, erreferente izan daitezen. Horretarako, ezinbestekoa da hainbat ekintza dinamiko eta aberasgarri bultzatzea, hala nola, mota hauetako trukaketak. Gainera iIkastetxeko ikasleengan musika ikasten jarraitzeko motibazioa pizten eta sustatzen duten ekimenak dira, eta, aldi berean, Bilbao Musika Eskolaren irudia indartzen dute.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko apirilaren 20(e)tik 2024(e)ko apirilaren 21(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non