Jazzaldia 2024 (Chillida Lekun): MAC Saxophone Quartet – Rosario Giuliani: The Future of Tradition

Hernani 2024(e)ko Uztailak 28
  • Jazzaldia 2024 (Chillida Lekun): MAC Saxophone Quartet – Rosario Giuliani: The Future of Tradition

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa), Luis Lanzarini (saxofoi altua), Alex Sebastianutto (saxofoi tenorra), Valentino Funaro (saxofoi baritonoa)

Italiako musikaren ondare nobleenean errotutako diziplina anitzeko proiektu honek iraganeko estiloa hartzen du Jazzaren ohiko inprobisazioaren artearen barruan. Maisulanen milurteko bat, antifonario gregoriar zaharretatik eta Erdi Aroko musika-kodeetatik, kontrapuntu errenazentista erromatar eta veneziarretik, eta operatik erauziak; Italiako denboran eta soinuan barrena egindako bidaia, tradizioa berritzeko gaitasunagatik nabarmendu diren artistek osorik interpretatua.

Moldaketa originalak, Mario Corvini maisuak propio prestatuak, bai Rosario Giulianiren fraseologia findua bai MAC Saxophone Quartet-en tinbre liluragarriak nabarmentzeko; laukote miretsietako bat iraganeko musikarekin eta Italiako eskolaren berrikuntzarekin hartua duen konpromisoagatik.

Italiar errepertorioa laukote klasiko eta Jazz bakarlariarentzat:

Guido d’Arezzo (X-XII. mendeak): Ut queant laxis
Laudario di Cortona (XII. mendea): Magdalena degna da laudare
Giovanni Gabrieli (XVI. mendea): Canzon seconda a quattro
Giovanni Pierluigi da Palestrina (XVI. mendea): Missa Brevis – Agnus Dei
Gregorio Allegri (XVI-XVII. mendeak): Miserere
Claudio Monteverdi (XVII. mendea): “L’Orfeo”, toccata eta prologoa
Arcangelo Corelli (XVII-XVIII. mendeak): Adagio, Concerto Grosso op. 6
Antonio Vivaldi (XVII-XVIII. mendeak): “Negua”, 1. mugimendua
Gioacchino Rossini (XVII-XIX. mendeak): “Il barbiere di Siviglia”
Gaetano Donizetti (XIX. mendea): “Elisir d’Amore”, ezkutuko malko bat

Garrantzizko informazioa Chillida Lekurako

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 28
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Chillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Chillida Leku

Non