Lazkaomendiko jaiak 2024

Lazkao 2024(e)ko maiatzaren 3(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 11(e)ra
  • Lazkaomendiko jaiak 2024

Lazkaoko Udalak 2024ko San Prudentzio eta Lazkaomendiko jaietako egitaraua ezagutzera eman du. San Prudentzio jaiak apirilaren 19tik 21era eta apirilaren 26tik maiatzaren 1era ospatuko dira eta Lazkaomendi jaiak maiatzaren 3tik 5era eta 11n.

Jaiek ohiko izaera mantenduko dute, kirol ikuskizunekin, musikarekin, haurrentzako ekitaldiekin edo tokiko eragileen jarduerekin.

Musikari dagokionez, Gatibu, Vulkano, Gozategi, Trikidantz eta Ohian Vegaren kontzertuak nabarmentzen dira. Era berean, tokiko taldeak ere: Metodo Ripley M.O.D. (Progressive Dark Techno) eta Distorted Bass. Lazkaoko Musika Bandak, txistulariek, Lazkaoko Erraldoi eta Buruhandien konpartsak, Jundajo txarangak, Suthai batukadak, Kantakak edo Oin Arin dantza taldeak ere ez dute hutsik egingo.

Kirol arloan, binakako krosa, aizkolariak Urrezko Aizkora txapelketan, Lazkaoko LXXVI. bizikleta txapelketa edota pilota finala. 

Haurren eguna apirilaren 29a izango da, eta txikienek jarduera egitarau oparoa izango dute. Jaietan ere haurrentzako ikuskizun ugari egongo dira.

Lazkaomendiko jaiak

Txupinazoaren jaurtiketa ostiralean, maiatzak 3, izango da, 17:30ean. Ondoren talo tailerra izango da eta karaoke batekin amaituko dute eguna.

Larunbatean, maiatzak 4, Lazkaomendiko XLVIII. Txirrindularitza Proba 10:00etan hasiko da, ondoren pilota erakustaldia 10:15ean eta herri kirol lehiaketa 17:30ean, beteranoen, gazteen eta Zaldibiako ordezkarien parte-hartzearekin. Egunari jarraipena emateko, Ane Urretabizkaia, Saioa Berasategi, Uxue Kerejeta eta Eider Tolosa trikitilariak arituko dira 19:00etan. Amaitzeko, Oixani DJak afaria eta musika egingo ditu 21:00etatik aurrera, eta trikitilarien bigarren emanaldia ere izango da, 22:00etan.

Igandean, hilak 5, oinezkoentzako eta txirrindularientzako zeharkaldiekin hasiko da eguna, 8:15ean eta 8:30ean, hurrenez hurren. 11:00etan haur jolasak eta trikitilarien musika izango dira Oin Arin eta LTMErekin eta ondoren meza 12:30ean. Arratsaldeko 16:30ean Potxin eta Patxin pailazoek ikuskizuna eskainiko dute eta 18:00etan harri-jasotze erakustaldia. Ospakizunak 19:00etan jarraituko du Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin, eta Izer eta Ali trikitilarien emanaldiarekin amaituko da 20:00etan. Hilaren 11n mus txapelketa ospatuko da.

Programa Lazkaoko etxe guztietara banatu da dagoeneko. Kontsultatu programa osorik hemen: https://labur.eus/SanPrudentzioakLazkao2024

lazkao.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 3(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 11(e)ra
  • LekuaLazkao

Non