Malandain Ballet Biarritz: "Urtaroak" (Entsegu irekia)

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Maiatzak 23
  • Malandain Ballet Biarritz: "Urtaroak" (Entsegu irekia)

Victoria Eugenia Antzokiarekin duen elkarlana delta-eta, Malandain Ballet Biarritz Konpainiak Thierry Malandain-en lan berriaren inguruan entsegu irekia proposatzen du. Château de Versailles Spectaclesen zuzendari Laurent Brunnerren eta biolinista eta Versaillesko Errege Operako musika zuzendari nagusi Stefan Plewniaken ideia batean oinarritua, ballet honek Antonio Vivaldiren Lau urtaroak famatuak eta haren herrikide eta garaikide Giovanni Antonio Guidoren Urteko lau sasoiak, ia ezagutzen ez direnak, elkartzen ditu.

Malandain Ballet Biarritzen unibertsoa ezagutzeko aukera izango dugu. Thierry Malandainen Las estaciones kreazio berriaren zenbait zatien aurkezpenaren ondoren, ikusleek koreografo eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera izango dute.

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta webguenean maiatzaren 7ko 11:30 etatik aurrera (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) edukiera bete arte.  Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.


Laburrean

Non