"Musika sentituz"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Apirilak 19
  • "Musika sentituz"

Musika ez da entzuten bakarrik, sentitu ere egin behar da. Aspasor Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera. Jarduera honek ikusarazi eta sentsibilizatu nahi du, entzumen-urritasuna duten pertsonentzako espazio irisgarri bat eskaintzeaz gain.

Kiribil Sorgunean hasiko dugu jarduera, Visual Vernacular bi ikuskizunekin; Elementu desberdinak nahasten dituen adierazpen-estilo bat da: Mimo, poesia, gestualitatea, aurpegi-adierazpena, etab. Hau guztia Javier Peña Rodrigo eta Alba Noceda. Arratsaldea DJ saio batekin jarraituko du, @landeramez -en eskutik.

Txaleko sentsorialak erabiliko ditugu pertsona gorrek musika teknoa senti dezaten, baina... proposamen irekia da eta mundu guztiak parte hartu dezake zentzumenez betetako esperientzia honetan.

Sarrera irekia edukiera bete arte.

* Txalekoak frogatu nahi badituzu, bidaliguzu mezu bat info.gauekoak@gmail.com helbidera TXALEKOAK/CHALECOS izenburuarekin eta datu hauekin:

  • Izen-abizenak
  • Harremanetarako telefono bat.

Horrela jarduera hobeto antolatzen eta pertsona gorrei lehentasuna ematen lagunduko gaituzu.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko Apirilak 19
  • Ordutegia19:00 - 22:30
  • LekuaKiribil Sorgunea
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non