OIASSO KAMERATA + Aitzol Iturriagagoitia & David Apellániz

Irun 2024(e)ko Maiatzak 5
  • OIASSO KAMERATA + Aitzol Iturriagagoitia & David Apellániz

Oiasso Kamerata Irungo hari orkestra bat da, erromatar garaian Oiasso zeritzana. Haien jarduera 2014an hasi zen Raffaela Acella eta 2016an zuzendaritza artistikoa Tomas Ruti Vilarrek jasotzen du soinu kalitatearen helburua aurrera eramanez.

Bere ibilbidean Kamerata herrialde ezberdinetan oinarritutako esperientzia musikalak eskaintzen saiatu da. Horrela, bere egitarau Latinoa, Viaggio Musicale eta God save the strings!, Con aire de tango, Marina Beheretche biolinista handia bidelagun duelarik, eta Guda eta Bakea, konpositore errusiar nagusiei eskainita dagoena. Gainera, euskal musika ere landu du, Valentín Larrearen harizko instrumentuentzat konposatutako musika ezagutaraziz.

Honako ziklo eta festibaletan hartu du parte: Donostiako Musika Hamabostaldia, Gasteizko Vital Fundazioaren Astearte Musikalak zikloan, Barroko Aire (Ordizia), Durangoko Musika Hamabostaldia, Zarauzko Udako Musikaldian, Irungo Ganbara zikloan, Azkoitiko Udaberriko Musikaldian, Igartzako Musika Zikloan (Beasain), Tolosa, Bergara, Hondarribia e.a. Halaber, bakarlari ezberdinekin eman ditu kontzertuak, Eduardo Mocoroaren musikarekin diska bat grabatu du eta Opus Lírica konpainiaren eskutik “La Serva Padrona” opera interpreatatu du Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

AITZOL ITURRIGAGOITIA (BIOLINA)

Bilbon jaio zen 1975ean. Madrilgo Reina Sofia Goi-Mailako Musika Eskolan ikasi zuen Zakhar Bron irakaslearekin, hala nola Kolja Lessingekin Leipzigeko Muskhochschulen eta Ingolf Turban Stuttgarten.
Iturriaga eta Arriaga laukoteetan lehenengo biolina izan da, ondoren sortu zelarik. Europako eszenatoki eta festibal garrantzitsuenetan jardun du: eszenatokien artean Londoneko Wigmore Hall, Berlingo Konzerthaus, MDR_Musiksommer, Bruselako Palais des Beaux-Arts, Kumho (FInlandia)ko Ganbara Musikako Festibalean, Bartzelonako Palau de la Música edoa Madrilgo Erregeren Jauregian Stradivariusen Palatina bildumarekin.
Festibalei dagokionez, Donostiako Musika Hamabostaldia bereizi behar da eta Gidon Kremer-en Festival Lockenhaus

Gaur egun Euskadiko Orkestrako concertino gonbidatu lana tartekatzen du bere solista edota ganbara musika interprete moduan ematen dituen kontzertuekin. Gainera, biolin irakasle bezala lan egiten du Leipzigeko Hochschule für Musik und Theater “Felix Mendelssohn-Bartholdy”an eta Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian, Musikenen.

DAVID APELLANIZ (BIOLONTXELOA)

Baionako École Nationale de Musique-an hasi zituen bere ikasketak Goi Mailako Reina Sofia Eskolan jarraituz.
Solista bezala hamaika orkestrarekin jo du mundu osoan zehar, Schumann, Dvorak, Saints-Sains, … eta obra handienak bere errepertorioan daudelarik.

Grabaketak ere egin ditu Naxos, Sony, Col-legno, Neos, Verso eta RNEan, hauetaz aldizkari espezializatuek lana bikaina dela esan dute.

Ganbara musikan jotzeko bere grinak ondorengo artistekin interpretatzeko aukera eman diote: Cuarteto Casals, N. Chumachenco, G. Caussé, Rainer Schmidt (Cuarteto Hagen), A. Meunier, D. Masson o Paul McCreesh.

Irakaskuntzaren arloan Murtziako Goi Mailako katedraduna da 2018. urtetik


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 5
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Amaia KZ
    Pío XII Plaza, 4
    Irun
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Amaia KZ

Non