Jaio Lertxundi artistarekin topaketa

Pamplona/Iruña 2024(e)ko apirilaren 21(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 5(e)ra
  • Jaio Lertxundi artistarekin topaketa

Apirilaren 21ean eta maiatzaren 5ean, 12:00etan, Ziudadelako Labean Jaio Lertxundi artistarekin topaketa bat eginen da Mari, lamiak eta basoko aztarnak erakusketaren inguruan.

Haizea sentitu. Hostoak erortzen entzun. Ibaian murgildu. Naturaren besarkada sentitu. Hori guztia proposatzen du Jaio Lertxundi artista bisualak Mari, Lamiak eta basoko aztarnak erakusketan, naturako elementu guztiak batu eta elkarlotzen diren argazki-erakusketan.

Erakusketa Lertxundik Iratiko oihanean 2019an hartu zituen naturako eszenak biltzen dituzten zazpi argazkik osatzen dute. Orduan hasi zen artista bisual honen azken urteetako bidea markatu duen proiektua; bide esperimental horretan natura ikonografiko eta mitologikoarekin jolasean ibili da lamien (ur gezako sirenen) eta Mariren (amalurra euskal mitologian) aztarnen bila. Lasaitasunerra eta gelditasunera gonbidatzen duten argazkien bidez egiten du bide hori, ikuslea unibertso magiko batera eramaten duten argazkien bidez.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2024(e)ko apirilaren 21(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 5(e)ra
  • Ordutegia12:00
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Web Ziudadela

Non