Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituen; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu gara, gure buruari eta publikoari galdera hau eginez: “Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?”. Konferentzia performatiboa, dokumentu-antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian. Artxibo Biluzia I. Joan Mari Torrealdai Ikerketa Bekari esker Metrokoadroka kolektiboak sortu duen proiektua da.
Fitxa artistikoa: