Ipuin-kontaketa: "Printze giltzapetuta"

Errenteria 2026(e)ko Irailak 3
  • Ipuin-kontaketa: "Printze giltzapetuta"

Beraungo jaien egitarauaren barruan ipuin kontaketa izango dugu Aldakoneako Udal Bibliotekan, Prospero antzerki taldeak aurkeztuta:

Dena prest dago liburutegian; ipuinkontaketa hastear dago, haurrak prest daude, gurasoak ere prest, zer falta da? A! Ipuinkontalaria ez da iritsi! 

Nor hobe Lourdes baino, liburutegiko liburu guztiak ezagutzen dituen garbitzailea, egoera hau salbatzeko?

Ez labur ez nagi kontatuko digu bere ipuinik gogokoena "Printze Giltzapetuta" 

4 eta 12 arteko haurrentzako eta familientzako emanaldia, euskaraz.

Sarrera librea, edukiera bete arte.

Aldakonea Udal Bibliotekaren eskutik.


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko Irailak 3
  • Ordutegia17:30
  • LekuaAldakonea Udal Biblioteka
    Aldakonea, 2
    Errenteria
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Aldakonea Udal Biblioteka, Errenteria

Non