Iruritan hasiko da larunbatean 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

  • Iruritan hasiko da larunbatean 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Baztango herriak hartuko du txapelketaren lehen saioa. Sei bertsolari izango dira kantuan Iruritako Gizarte Bilgunean, finalaurrekoetarako txartel baten bila. Irabazleak, izan ere, zuzenean lortuko du sailkapena; besteek final-laurden guztiak bukatu arte itxaron beharko dute. 17:30ean hasiko da saioa, eta sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian

Dena prest da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa abiatzeko. Iruritan jokatuko da lehen final-laurdena, larunbat honetan, 17:30ean hasita. Herri horretako Gizarte Bilguneak hartuko du txapelketako lehen saioa. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian; egunean bertan ere salduko dira leihatilan, 16:00etatik aurrera, baldin eta aurretik Interneten agortu ez badira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Baztango Udalaren eta Iruritako herriaren laguntza izan du saioa antolatzeko garaian.

Maialen Belarrak aurkeztuko du saioa, eta sei bertsolari izango dira oholtza gainean: Saioa Alkaiza GuallarEneko Fernandez MaritxalarSarai Robles VitasIdoia Granizo UribarrenaEkain Alegre Gil eta Egoitz Gorosterrazu Elizagoien. Saioko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan egoteko txartela; zehazki, Altsasukoan. Beste bertsolariek, final-laurdenen fase osoa bukatu arte itxaron beharko dute, sailkatzerik duten ala ez jakiteko. Izan ere, Iruritakoarekin batera, Vianako (urriak 14), Uharteko (urriak 15) eta Leitzako (urriak 21) saioek osatuko dute final-laurdenen fasea. Guztira, 18 bertsolari pasako dira finalaurrekoetara, txapelketan abiatuko diren 24etatik. Finala, abenduaren 2an Iruñean.

Jarraitu irakurtzen

 


  • DataUrriak 3
  • Gaia Arte eszenikoak