Izarok jaso du MIN sarietako Euskarazko Diskorik Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria

  • Izarok jaso du MIN sarietako Euskarazko Diskorik Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria
    Diskoaren azala

Izarok irabazi du musika independentearen MIN sarietako du Euskarazko Diskorik Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria. Zaragozako Auditoriumean egin zen bart sari banaketa eta 700 gonbidatu inguru bildu zituen. Etxepare Euskal Institutuaren saria eskuratzeko hautagai finalistetako batzuk ere bertaratu ziren ekitaldira: Bulego, Ezpalak eta Zetak taldeak, hain zuzen.

Epaimahaiak Cerodenero (2023) lanagatik egin dio aitortza artistari. Josu Ximun Belako taldearen kidearen eskutik jaso zuen saria. Izaro Andresen estudioko bosgarren lana da Cerodenero. Bertan, pop-a, folka, elektronika eta sustraiko musikaren kontrasteek betetako barne bidaia kontatzen du. Diskoa osatzen duten 12 abestiek poesia, metafora eta doinuekin lau etapatan banatutako bidaia emozional, sonoro eta kontzeptuala erakusten dute, igoerak, jaitsierak eta amorruz eta elektronikaz betetako zartadekin. Izarok sari banaketan egindako adierazpenetan Euskal Herrian euskara erabiltzeko eskubidea eta askatasuna aldarrikatu du, sorkuntzan, kulturan eta oro har, bizitzan.

Jarraitu irakurtzen


  • DataApirilak 18
  • Gaia Musika