59. Jazzaldiak bost kontzerturekin egingo du bat Chillidaren 100 urteen ospakizunarekin

  • 59. Jazzaldiak bost kontzerturekin egingo du bat Chillidaren 100 urteen ospakizunarekin

2024an ehun urte betetzen dira Eduardo Chillida jaio zela, XX. mendeko euskal artista unibertsal eta gailenetako bat, eta hori ospatzeko, Donostiako Jazzaldiak 5 kontzertu emango ditu Chillida Lekun.

Chillidaren sorkuntza hurbiltzeko, museo zoragarritik paseatzeko eta, aldi berean, zuzeneko kontzertuez gozatzeko aukera paregabea.

Hiru kontzertu arratsaldez izango dira, 19:30ean, uztailaren 21, 26 eta 28an. Ordena honetan: Iñaki Salvador, Federica Michisanti eta MAC Saxophone Quartet taldea, Rosario Giuliani buru duena. Beste bi kontzertuak uztailaren 25ean eta 27an izango dira, 12:30ean, Noa & The Helldrinkers eta Carole Alston taldeen emanaldiekin.

Ibilgailu pribatuan iristen diren pertsonentzat aparkaleku bat jarriko da Galarretan, eta autobus bat egongo da dohainik Galarretatik museora joateko.

Programaren laburpena

jazzaldia.eus

  • DataApirilak 18
  • Gaia Musika