FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 30. edizioa irekiko du maiatzaren 3an eta Fantasiazko Zinemaren Izarra saria emango die Pedro Olea eta Lamberto Bava zinemagileei

  • FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 30. edizioa irekiko du maiatzaren 3an eta Fantasiazko Zinemaren Izarra saria emango die Pedro Olea eta Lamberto Bava zinemagileei

  • FANTek maiatzaren 11ra arte luzatuko da eta Campos Eliseos Antzokia, Azkuna Zentroa - Golem Alhóndiga Zinemak eta BBK Aretoa izango dira egoitzak
  • Ohorezko FANT sariak honako hauei ematen zaizkie: Jaume Balagueróren REC filmean "La niña Medeiros" bezala egindako lanagatik ezaguna den Javier Bonet, ibilbide luzeko aktorea, eta Ivan Miñambres, animaziozko zineman espezializatutako UniKo ekoiztetxe bilbotarraren CEOa
  • FANTrobia saria Céline Rouzet zuzendari frantsesari emango zaio. Generoaren barruan gorabidean dagoen pertsona bat errekonozitzen du sari honek

Bilboko Udalak antolatutako FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 30. urteurrena ospatuko du maiatzaren 3tik 11ra. Zinemaldiaren programazioa gaur goizean aurkeztu da prentsaurreko batean eta bertan eman dira xehetasun guztiak.

FANT 2024 dagoeneko berotzen joan da bere PreFANT zikloko proiekzioekin eta hainbat jarduera paraleloren iragarpenarekin, erakusketak eta musika protagonista nagusitzat hartuta, baina maiatzaren 3an, ostiralean, hasiko da ofizialki 30. edizioa, Campos Eliseos antzokian egingo den gala batekin.

Ekitaldi horretan "La mujer dormida" (2024, Espainia) proiektatuko da. Laura Alveak zuzendutako thriller psikologiko honek Almudena Amor, Javier Rey eta Amanda Goldsmith ditu protagonista nagusi gisa. Ondoren, FANT LABURREAN-EUSKAL FILMAKen 13 film laburrak proiektatuko dira.

Bestalde, Cameron Cairnes eta Colin Cairnes zuzendarien "Late night with the devil" (2023, Australia) filma aukeratu da Zinemaldiari amaiera emateko, ostiralean, hilak 10, BBK Aretoan.

SARIAK

Irekiera saioan, aurten FANTek JAVIER BOTET eta IVAN MIÑAMBRESi emango zaizkie Ohorezko FANT Sariakmaiatzaren 3an, ostirala, Campos Eliseos Antzokian.

Javier Bonet aktorea ezaguna da 2007an Jaume Balaguerók eta Paco Plazak zuzendutako REC filmean (2021ean eta 2023an Ohorezko FANT sariak) "La niña Medeiros" interpretatu zuelako. Harrezkero, hainbat film luzetan parte hartu du: "La cumbre escarlata" (2015), "El renacido" (2015), "Expediente Warren: el caso Enfield" (2016), "Alien: Covenant" (2017), "El guardián invisible" (2017), "La momia" (2017), "IT" (2017) eta "Insidious: la última llave" (2018), besteak beste.

Ivan Miñambres portugaletetarrari dagokionez, nabarmendu behar da publizitatearen sektorean lan egin duela 2009an UniKo sortu zuen arte. UniKo animazioan espezializatutako ekoizpen-etxea da eta Alberto Vazquezek zuzendutako "Birdboy" bere lehen film laburra egin zuen honekin. Ordutik 12 film labur eta 3 film luze ekoitzi ditu, besteak beste. Bere lanetako hiru saritu ditu "Shorts from Spain" katalogo ospetsuak. Sari garrantzitsuak jaso ditu, sei Goya Sari barne, edo Epaimahaiaren Sari Nagusia Annecyko Nazioarteko Animazio Jaialdian. 400 sari eta 3.000 selekzio baino gehiago lortu ditu Berlin, Cannes, Toronto, Chicago, Annecy edo Clermont-Ferrand bezalako jaialdietan.

Sariei dagokienez, FANTen amaiera ekitaldia jaialdiaren une gorena izango da; maiatzaren 10ean, ostirala, BBK AretoanPEDRO OLEAri eta LAMBERTO BAVAri Zinemaldiko sari nagusia den ESTRELLA DEL FANTÁSTICO saria emango zaie.

Bilbon jaioa, Pedro Olea zuzendariak zinema-errepertorio zabala du, eta, besteak beste, "No es bueno que el hombre esté solo" (1973), "La casa sin fronteras" (1972) eta "El bosque del lobo" (1970) generoko filmak egin ditu industrian.

Lamberto Bava beldurrezko zinean eta fantasiazko filmetan espezializatutako italiar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria da. Bere filmografian "Demons" (1985) eta "Demons 2" (1986) nabarmentzen dira, baita bere giallo zinemako zintak ere, hala nola "Cuchillos en la oscuridad" (1983), "Crímenes en portada" (1987) eta "Puzzle mortal" (1992).

Sari horiez gain, FANTrobia saria ere emango zaio CÉLINE ROUZETi; sari honek generoaren barruan gorabidean dagoen pertsona bat aintzatesten du. Zuzendari eta gidoigile frantziar honek "140 km à l 'ouest du paradis" (2020) dokumentalarekin debutatu zuen eta "En attendant la nuit" (2023) fikziozko filmaren zuzendaria ere bada. Azken lan hau bere debuta izan zen generoko film luzean eta maiatzaren 9an Golem Alhóndiga zinemetan proiektatuko da.

SAIL OFIZIALA

Beste behin, FANTen lehiaketako Sail Ofiziala bere programazio anitz eta potoloagatik nabarmentzen da. Hautatutako 18 filmak Azkuna Zentroko auditorioan eta Golem Alhóndiga zinemetan proiektatuko dira. Aurten honako film hauek parte hartuko dute sail honetan: "Deviant" (2023, ESP), Daniel M. Caneirorena; "La sombra del tiburón" (2024, Espainia), Gonzalo López Gallegok zuzendua; "Tú no eres yo" (2023, Espainia), Marisa Crespo eta Moisés Romera zuzendariena; "San Gui Qing Shi" (2023, Txina), Siyi Liurena; "We are zombies" (2023, Kanada), François Simardek, Anouk Whissellek eta Yoann-Karl Whissellek zuzendua; "Linda quiere pollo!" (2022, Frantzia, Italia), Chiara Malta eta Sébastien Laudenbachena; "The G" (2024, Kanada), Karl R. Hearnek zuzendua; "Raging Grace" (2023, Filipinak/Erresuma Batua), Paris Zarzillarena; "Hippo" (2023, AEB), Mark H. Rapaport zuzendariarena; "Lluvia ácida" (2023, Frantzia, Belgika), Just Philippotena; "Sleep" (2023, Korea), Jason Yuk zuzendua; "Teoria unibertsala" (2023, Alemania), Timm Krögerrena; " El exorcismo de Eastfield " (2023), Nick Kozakisena; "Moscas" (2023, Espainia), Aritz Morenok zuzendua; "Red rooms" (2023, Frantzia), Pascal Planterena; "Vampira humanista busca suicida" (2023, Kanada), Ariane Louis-Seizek zuzendua; "Killing romance" (2023, Correa), Wonsuk Leerena; eta "The uncle" (2023, Serbia, Kroazia), David Kapacek eta Andrija Mardešicek zuzendua.

Film luze hauek Film Luze Onenaren FANT 2024 sarietarakoGidoi Onenaren sarietarako (Euskal Gidoilarien Elkarteak emandakoa) eta Zuzendaritza Berritzaileenerako (FAS zineklubak emandakoa) hautagaiak izango dira.

FILM LABURRAK

Film laburren Sail Ofizialak 22 lan proiektatuko ditu aurten, 13 euskal film laburrei eskainitako saioan eta 9 nazioarteko film laburren saioan. Nazioarteko beste 9 film laburrek parte hartuko dute Panorama Fantástico en Corto sailean. Nabarmendu behar da film laburren aldeko apustua izan dela beti FANTen bereizgarrietako bat lehen edizioetatik, horrela, 30. urteurren honetan, pisu handia izango dute berriz ere Zinemaldiaren programazioan. Izan ere, film laburrek ere sari propioak dituzte: Publikoaren Saria Film Labur Onenari, Epaimahaiaren Sariak Nazioarteko Film Labur Onenari eta Euskal Film Labur Onenari Sail Ofizialean eta Epaimahaiaren Film Labur Onena Panorama Sailean.

Sail Ofizialean nazioarteko film labur hauek parte hartuko dute: "Ahora vuelvo" (2023, Espainia, Lucas Paulino, Gabe Ibañez); "Alicia" (2023, Espainia, Tony Morales); "La Ley del más fuerte" (2023, Espainia, Raúl Monge); "Los cómplices" (2023, Espainia, Alberto Evangelio); "Mi zona" (2023, Espainia, Cristian Beteta); "Prends Chair" (2023, Frantzia, Armin Assadipour); "Shé (Snake)" (2023, Erresuma Batua-EUE Renee Zhan); "Stop Dead" (2023, Erresuma Batua, Ilemhan) eta "White Ant" (2023, Erresuma Batua-India, Shalini Adnani). Maiatzaren 4an, larunbatean, gozatu ahal izango dira Azkuna Zentroko Auditorioan.

Edizio honetan ere, Zinemaldiak tokiko talentuaren aldeko apustuari eusten dioSail Ofizialean euskal film laburrei zuzenduriko FANT LABURREAN – EUSKAL FILMAK sailari bere lekutxoa emanez. Hauek dira hautatutako film laburrak – horietako 4 euskaraz eginak –: "Betiko gaua" (2023, Eneko Sagardoy); "Betizu buru" (2023, Kim Maiteny); "Conej Steps out" (2023, Pablo Rio); "Deadly Draw" (2023, Nitya López); "Europa" (2023, Ekain Irigoien); "Extrema grave" (2023, Lorenzo Ayuso); "Feminancy" (2023, Uxuri Etxegia Etxebeste); "Hado" (2023, Rubi Rock); "Jende arrotza" (2023, Imanol Ortiz López); "Nada de nada" (2023, Gastón Haag); "Ni lobos ni corderos" (2024, José Luis Acosta); "To bird or not to bird" (2023, Martín Romero); eta "Txotxongiloa" (2023, Sonia Estévez). Publikoak maiatzaren 3an ikusi ahal izango ditu, Campos Eliseos Antzokian inaugurazio proiekzioa egin ondoren. Euskal Aktoreen Batasunak Interpretazio Onenaren Saria ere emango du.

Hilaren 4rako, larunbata, Golem Alhondiga zinemetako 2. aretoan programatutako PANORAMA FANTÁSTICO EN CORTO sailari dagokionez, 9 film labur aukeratu dira Panorama Fantastikoko Film Labur Onenaren sarirako: "4 angelitos" (2023, Espainia, Julio Martí Zahonero); "7HZ" (2023, Grezia, Maria Hatzakou); "Apotemnofilia" (2023, Espainia, Jano Pita); "El padrastro" (2023, Espainia, José Casas); "Fin de tramo" (2023, Espainia, Roberto Montalbo); "Honk" (2023, EUU., Charles Irlauzika), "IK Ben geen robot" (2023, Herbehereak, Victoria Warmerdam); "The Steak" (2023, Iran, Kiarash Dadgar) eta "Uranites" (2023, Espainia, Marina Arenas).

PANORAMA FANTASTIKOA ETA BESTE PROIEKZIO BATZUK

FANTen 30. edizio honetan, Golem Alhondigako 2. aretoa izango da berriro PANORAMA FANTASTIKOA atalaren egoitza nagusia. Aipatutako nazioarteko 9 film laburrez gain, hautatutako 7 film luze hauek ere proiektatuko dira: Placa-Mãe (2023, Brasil, Igor Bastos); "Codón es un máquina" (2023, Espainia, Norberto Ramos); "El día es largo y oscuro" (2024, Mexiko, Frantzia, Kolonbia, Julio Hernández Cordón); "Scarlet Blue" (2023, Frantzia, Aurélia Mengin); "He soñado con olas" (2024, Espainia, Daniel Moreno García); "Las nubes" (2024, Argentina, Eduardo Pinto) eta "El escuerzo" (2023, Argentina-Espainia, Augusto Sinay).

MAESTROS DEL FANT saioetako filmak ere Golem zinemetan emango dira. Hala, ostegunean, hilak 9, eta 1. aretoan, Pedro Olearen "Zombie eguna" eta "No es bueno que el hombre esté solo" (1973, Espainia) eta Lamberto Bavaren "Demons" (1985, Italia) filmen txanda izango da, biak aurtengo ESTRELLAS DEL FANTÁSTICO sarituak.

2. aretoak zuzendari bilbotarraren beste film luze batzuk ere proiektatuko ditu, hala nola "El bosque y el lobo" (1970, Espainia) igandean, hilak 5, eta "La casa sin fronteras" (1972, Espainia) astelehenean, hilak 6. Mario Bavak zuzendutako honako luzemetrai hauek emango dira: "Bahía de sangre" (1971, Italia), asteartean, hilak 7; "Un hacha para la luna de miel" (1970, Espainia-Italia-Frantzia), asteazkenean, hilak 8, eta "Shock" (1977, Italia), bere seme Lamberto Bavak zuzendua.

Eta ÓRBITA FANT sailean "Smugglers" (2023, Korea, Ryu Seung-wan); "UFO Sweden" (2022, Suedia, Victor Danell) eta “Fuerza bruta (sin salida)” (2023, Korea, Lee Sang-yong) aurkeztuko dira, astelehenean, hilak 6, asteartean, hilak 7 eta ostegunean, hilak 9, hurrenez hurren, Golem Alhondiga zinemetako 2. aretoan.

Amaitzeko, esparru berean, baina oraingoan TERROR CATÓDICO sailaren barruan, publikoak "The appointment" (1982, Erresuma Batua, Lindsey C. Vickers) eta "Ghostwatch" (1992, Erresuma Batua, Lesley Manning) filmak ikusi ahal izango ditu maiatzaren 8an, osteguna.

PROIEKZIO BEREZIAK

Hitzorduari leial, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 30. edizio honetan generoko beste klasiko batzuk itzuliko dira, ikusleek berriz ere pantaila handian gozatzeko aukera izan dezaten. Oraingo honetan, proiekzio bereziak "Matrix" (1999, AEB), Lana eta Lilly Wachowskik zuzendua, eta Álvaro Fernández Armerok zuzendutako "El arte de morir" (2000, Espainia) izango dira.

Film horiez gain, John Boormanek zuzendutako "Excalibur" (1991, Erresuma Batua/AEB) eta Jon de Sosaren Mamántula (2023, Espainia) filmak ikusi ahal izango ditugu, PUBLIKOAREN KLASIKOA sailaren barruan.

EUSKARAREN PRESENTZIA GERO ETA HANDIAGOA

30. edizio honetan, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak euskaraz egindako gero eta eduki gehiago eskaintzeko apustuarekin jarraitzen du. 11 film luzek azpititulu elebiduna izango dute, euskaraz eta gaztelaniaz. Sail Ofizialeko 9 film dira ("Red Rooms", "¡Linda quiere pollo!", "Sleep", "Vampira humanista busca suicida", "Killing romance", "Raging grace", "La teoría universal", "San Gui Qing Shi" eta "El exorcismo de Eastfield") eta Panorama Sailean proiektatuko diren bi luze ("Placa-Mãe" eta "Scarlet Blue"). Gainera, film laburren hiru sailek euskarazko zein gaztelaniazko azpitituluak izango dituzte.

Informazio gehiago


  • DataApirilak 18
  • Gaia Ikus-entzunezkoa