ICOFF-Gasteiz Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak hirugarren edizioa egingo du, aurkeztu diren 1.500 bat lanen artean onenak aukeratu ondoren

  • ICOFF-Gasteiz Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak hirugarren edizioa egingo du, aurkeztu diren 1.500 bat lanen artean  onenak aukeratu ondoren

  • Maiatzaren 6tik 11ra izango da, Vital Fundazioa Kulturunean
  • Hautaketa prozesu neketsua egin ostean, 30 film labur izango dira 'Ofiziala' sailean, 15 'Eusko-Atala' sailean eta 5 'Nazioartekoa' sailean

ICOFF-GASTEIZ, Gasteizen egiten den Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, Vital Fundazioa Kulturunera (Bakea kalea 5, 1. solairua) itzuliko da, hirugarren edizioa egiteko, maiatzaren 6tik 11ra, Vital Fundazioaren eskutik eta Gasteizko Udalaren laguntzaz. Datak atzeratu egin dira aurreko edizioekin alderatuta (aurreko urteetan apirilean egin zen), 1.500 lan inguru jaso baitira, eta antolatzaileak lanez gainezka ibili dira erabat. Hautaketa prozesu neketsua egin ondoren, 30 film labur izango dira 'Ofiziala' sailean, 15 'Eusko-Atala' sailean eta bost 'Nazioartekoa' sailean.

Sonia Pacios eta Kepa Sojo zinemagile eta kultura eragile arabarren zuzendaritzapean, Estatuko film laburren lehiaketa bat eta munduko zinemaldi onenetan eta Espainiako film laburren nazioarteko lehiaketetan saritutako, izendatutako edo parte hartu duten formatu txikiko lan zinematografikoen erakustaldia uztartzen ditu jaialdiak. % 70 film gehiago aurkeztu dira(1.489) lehenengo edizioarekin alderatuta (874), eta horrek zinemaldiaren sendotasuna bermatzen du, nahiz eta oraindik bizitza laburra duen.

Informazio gehiago eta egitaraua


  • DataApirilak 18
  • Gaia Ikus-entzunezkoa