Ia 3.000 musikari batuko dituzte, Musikaldi eta Musikherria jaiek, maiatzaren 25ean

  • Ia 3.000 musikari batuko dituzte, Musikaldi eta Musikherria jaiek, maiatzaren 25ean

  • Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak bi urtero egiten duen Musikaldi topaketaren barruan, emanaldiak izango dira, goiz osoan zehar, Tolosako eta Ibarrako zortzi gunetan
  • Musikherriak 10. urteurrena ospatuko du aurten, eta 18 taldek parte hartuko dute; bazkarirako txartelak bihartik aurrera izango dira salgai

Urtero bezala, maiatzeko azken asteburuan ospatuko da Tolosan Musikherria, kaleko musikaren eta musikarien festa. Aurten Musikaldi ere batuko da, bi urtez behin Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak egiten duen topaketa. Izan ere, aurten Tolosako Eduardo Mocoroa eta Ibarrako Loatzo Musika Eskolek antolatu dute jaia, elkarlanean, bi herrietako udalen babes eta laguntzarekin.

Musikaldi eta Musikherria jaien ospakizunarekin, beraz, Tolosa eta Ibarra musikaren agertoki bilakatuko dira maiatzaren 25ean. Ia 3.000 musikarik hartuko dituzte bi herrietako kaleak, adin guztietako publikoari zuzendutako musika emanaldien egitarau anitz eta zabala eskainiz.

Bi hitzorduak gaur aurkeztu dituzte Zumandiandian, Musikaldiko agertoki nagusian, Tolosako eta Ibarrako alkateek, Eduardo Mocoroa eta Loatzo Musika Eskoletako ordezkariek eta Musikherriko antolatzaileek.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 16
  • Gaia Musika